Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak Joan Mari Torrealdai zenaren izenean beka deialdi bat hasi dute aurten. Torrealdai Bekaren lehen ediziorako gaia zera da: "Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean". Urriaren 24ra arte dago zabalik proiektuak aurkezteko epea, eta aukeratzen den proiektuak 14.000 euro jasoko ditu lana egiteko.
Sareetan zabaldu zen, ez dakit ze dimentsiotako afixa beltz bat, letra xuriekin eta goian bost puntako izarrarekin, serifadun tipografia, ETAren aldeko aldarri egiten zuten Denok eman behar dugu zerbait batzuek dena eman ez dezaten jartzen zuten horietakoarekin egina: Gora musika herrikoia, pikutara regetoia. Elorrion eskegi omen zuten eta sareratu irailaren 3an.
Chogori edo K2 mendia (8.611 m) betirako aldatu egin da. Hori diote, bederen, aditu guztiek. Eta hori baieztatzen dute udako denboraldiak utzi dituen datu objektiboek. Bazirudien munduko bigarren mendirik garaienak ez zuela Everesten bidea hartuko. Hots, masifikazioarena. Baina batez ere Nepalgo agentzia komertzialak Karakorumeko mendilerroan sartu direnetik, egoera hori arras aldatu da.
Lehengoan informatu genuen nola Eraztunen Jauna - Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz hasi den Prime Video plataforman, ba jada Azpituluak.eus webgunean ditugu 3. atalaren azpidatziak ere. Eta ez bakarrik telesail honenak (zeinak 8 atal osatu arte astero kargatzea espero ditugun), baita beste zenbait telesailetakoak ere bai.
Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna da gaur, eta, horren harira, Biziraun elkarteak antolatuta, ekitaldi bat egingo da Donostian. 11:00etan izango da, Villa Marin. Iñigo Antsorregi gidoilari gazteak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1994), ondu berri duen liburua izango du bertan hizpide: Nire minaren etxean. Argitaratzeko lana da oraindik, prozesuan dago.
Iñaki Etxeleku - Ainhize-Monjolose Euskal Herriko Laborarien Batasuna, ELB sindikatua, duela 40 urte sortu zuten, laurogei bat laborari bilduz biltzar eratzailean. Horra arte, jaun eta jabe zen FNSEA sindikatuan ziren denak. 1982a baino lehenago, alta, Ipar Euskal Herriko laborari belaunaldi gaztea hasia zen jada bazterren harrotzen, beste laborantza eredu bat helburu.
BDB Bertsolaritzaren datu-basea Xenpelar Dokumentazio Zentroak (XDZ) garatu du. 1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Mota guztietako informazioa eta dokumentuak biltzen dira eta bertsolaritzaren berezko sistema dokumentalaren arabera antolatuta eskaintzen du zerbitzu publikoa.