Teknologia albisteak

Publizitatea

10

Zaldibiako Udalak telekomunikazio zerbitzuak Izarkom euskal kooperatibarekin itundu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-16 : 23:20

Izarkomeko bazkide bihurtzeaz gain, telekomunikazioetako sarea kudeatzeko herritar ekimen publikoan urratsak egitea baloratu du kooperatibak. Udalak abantailak nabarmendu ditu, bai kostuaren jaitsieran, bai udal eraikinen Internet konexioan, bai kaleko wifi gune libreetan. Zaldibiako Udalak eta Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboak gaur irudikatu dute bien arteko lankidetza akordioa.

Figma erosi du Adobek, baina badago alternatibarik, inork behar badu

Sustatu
2022-09-16 : 09:51

Figma erosi du Adobek, atzo jakinarazi zenez, diseinu eta sorkuntza bisualerako dituen tresna sortan bat gehiago gehituz (Photoshop, Illustrator edo Premiere bezalako produktu sortara gehituz Figma). Web eta app garapenean Figmak azken urteotan erabilpen zabala lortu du munduan, eta orain seguruenik Adoberen lizentzien eredura igaroko da. Alternatibak egon badaude eta horietako bat, Penpot, software librea da eta laster euskaraz egongo da.

24

Hiru deportatu ohi itzuli dira etxera uda honetan zehar; bost gelditzen dira

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-15 : 22:18

Etxeratek jakitera eman duenez, Emilio Martinez de Marigorta, Felix Manzanos Martinez eta Iñaki Rodriguez Muñoa deportatu ohiak Euskal Herrira itzuli dira. Uda honetan zehar gertatu da. Zehaztu duenez, Martinez de Marigorta gazteiztarra eta Manzanos ugaoarra 33 urtez deportatuta egon dira Cabo Verden, 3.700 kilometrotara. Estatu espainolak Afrikako itsas atlantikoan kokatua dagoen uhartedira eraman zituen 1989.

7

Txomin Garmendia hil da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-15 : 20:28

Ukuiluan, behiak jezterakoan-eta, bertso zaharrak kantatzen ei zituen Txomin Garmendia Galartzaren aita zenak: "Eta ni gustura hura entzuten". Umetatik izan zuen bertsoa gertuan -"Ferietan-eta bertsopaperak saltzen ziren. Aitak etxera ekartzen zituen, eta ni haiekin txoratu egiten nintzen"-, eta hala igaro zen bera ere kantura, 1950eko hamarkadan.

22

Ni ere ikastolaren alde (nintzen)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-15 : 19:15

Gutun hau idatzi dut Agustina Pontestak irailaren 7an GARAn argitaratutakoari erantzunez. Eta ez Agustinari zuzenean (edo bakarrik) erantzuteko asmoz, baizik eta gure herriaren zati handi batek Partaideko Ikastolen inguruan duen ustea behingoz desmuntatzeko. (Ez dezagun inoiz ahaztu gure herrialdetan euskalduntzearen alde lan handia egin duten eta egiten duten Ikastola publikoak ere badaudela.)

12

Emilio Martinez de Marigorta gasteiztarra etxera itzuli da, 1989tik deportatua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-15 : 17:59

Emilio Martinez de Marigorta deportatu ohi gasteiztarra eta Felix Manzanos Martinez ugaoarra haien etxera itzuli dira 33 urtez deportatuta egon ostean, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Espainiak Cabo Verdera eraman zituen 1989. urtean, Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek porrot egin ostean. Iñaki Rodríguez Muñoa ere etxeratu da haiekin batera.

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa 2022 (2. deialdia)

2022-09-15 : 10:40

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.

10

Aktibismo berri bat, mundu berri baterako

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-14 : 12:32

Zer da herri mugimendua? Krisian al dago militantzia? Ba al da militantzia eredu berririk? Nolakoa beharko luke militantziaren egiturak? Galdera horien inguruan hausnartu zuten atzo Mari Luz Esteban Galarza antropologoak, Iker Iraola Arretxe soziologoak eta Nerea Blanco Aramendi politologoak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturiko ikastaroan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››