Hizkibridoak / Literatura mutanteak jardunaldiak antolatu ohi ditu Bilboko Euskararen Etxeak azken urteotan, eta aurtengo ekitaldien egitaraua laster hasiko da. Horrez gain, 2023ko ediziorako ekitalfi bat garatzeko deialdia ireki da, 3.000 euroko saria duena.
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak ekimen bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean "Osakidetzak aurrerapauso bat eman dezan euskararen erabilera normalizatzeko bidean". Zehazki, legez besteko proposamen baten bidez, erresonantziak, ekografiak eta eskanerrak bezalako irudi proben txostenak euskaraz jasotzeko aukera egon dadila eskatu du legebiltzarkide subiranistak.
Plataformen inguruko albiste sorta bat pilatu dena azken orduetan: munduko merkatuaren datu batzuk zabaldu dira, Emmy sarietan plataformen nagusitasuna baieztatu da batik bat telebistako sormenean, eta euskaldunontzat inportantea: Zer Non Ikusi webguneak agindutako gehikuntza gauzatu du, ez bakarrik bikoizketen berri, orain azpidatzitako edukien berri ere ematen du.
Yolanda Olasagarrek (Arbizu, Nafarroa, 1966) argi du: Euskal Herriko ikasle gehienek euskara ez dute etxetik jasotzen; beraz, eskolari dagokio haiekin ahozkotasuna lantzea. Olasagarre irakasleen prestakuntzan aritzen da Nafarroako Gobernuaren EIBZ Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan, eta joan den astean hezkuntzan ahozkotasuna lantzerakoan dauden hutsuneez eta horretarako dituzten proposamenez aritu zen EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna?
Hainbat lagunek bat egin du 'Independentziarako Indarra' lelopean Sortuk Donostian deitu duen manifestazioan. Euskal Herriaren independentziaren aldeko oihartzuna ozen entzun dadin egun berezia hautatu du Sortuk: Kontxako Banderaren bigarren igandea, eta jendez gainezka zegoen hirian gainezka egin du manifestazioak ere. 13.30ean abiatu da Bulebarretik, estropadak bukatuta zirela.
Arabako Metaleko mahai negoziatzailea batu zen ostegunean; hala ere, sindikatuek iragarri dutenez SEA patronalak eman dituen aurrerapausoak ez dira nahikoak. Momentuz, iragarritako mobilizazioek eta lanuzteek, bere horretan jarraituko dute. Gaur, sindikatuak Lakua aurrean bildu dira.
2022ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri eman du EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak.
2015eko irailean Baigorrin atxilotu eta geroztik Paris inguruetako Fresnes eta Reauko presondegietan izan dute Iratxe Sorzabal euskal presoa. Aurtengo urtarrilean Madrilera eraman zuten auzipetua izateko. ETA erakundeak Gijonen 1996an burutu ekintza armatu batean parte hartzeagatik 24 urte eta sei hilabeteko ezarri zioten.