Emilio Martinez de Marigorta deportatu ohi gasteiztarra eta Felix Manzanos Martinez ugaoarra haien etxera itzuli dira 33 urtez deportatuta egon ostean, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Espainiak Cabo Verdera eraman zituen 1989. urtean, Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek porrot egin ostean. Iñaki Rodríguez Muñoa ere etxeratu da haiekin batera.
Emilio Martinez de Marigorta gasteiztarra etxera itzuli da, 1989tik deportatua halabedi.eus/es/emilio-mart…
Erantzun
Sartu