Teknologia albisteak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa 2022 (2. deialdia)

2022-09-15 : 10:40

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.

Irailaren 12an eman genuen lehen deialdiaren esleipenaren berri.

Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdi bat antolatu du EIZIEk. Deialdi honetan liburu bat hautatu da itzultzeko:

  • Ahmadou Kourouma, Les soleils des indépendences
    Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)

Webgunean dugu informazio guztia.

Laginak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 19a.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago