Semeak berekin futbolean jolastu nahi zuela esan zionean, ikusi zituen hormigoizko futbol-zelai urdinak han-hemen zeuzkan arrakalak. Ikusi zuen arrakala horietako batean orkatila bihurritzeko arriskua. Hala ere, baiezkoa esan zion semeari, ez lehendabizikoan, baina bai ondoren; oporretako lehen eguna zuen.
Euskadi Literatura sarien hiru kategoriatako irabazleen izenak eman dituzte jakitera, gaur, Gasteizko Artium museoan. Uxue Apazaolak irabazi du Euskarazko Literatura kategoriako saria, Bihurguneko nasa narrazio liburuagatik. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako sariduna, berriz, Leire Bilbao izan da, Barruko Hotsak umeentzako poema bildumagatik.
Erdiz Bizirik plataformak deitutako manifestaldiak jendetza bildu zuen atzo Elizondoko karriketan. Antolatzaileek adierazi dutenez, 2.100 pertsona baino gehiago atera ziren karrikara Magnesitas Navarras enpresak Erdizen egin nahi duen proiektuaren kontra. Baztango nekazariak eta behi, behor eta ardiak izan ziren manifestazioko buru, eta haien gibeletik ibili ziren herritarrak joaldunen erritmora.
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Urriaren 19an egingo dute Eibarren eta izena emateko aukera zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
Euskal preso batek inoiz bete izan duen gatibualdi luzeenetarikoa da Jon Agirre Agiriano arrasatearra jasan zuena, 1981. urtetik 2011ra hain zuzen ere. Asteazken honetan hil da, 80 urte zituela. ETAko kide izanagatik atxilotu zuen Guardia Zibilak 1981an, eta tortura larriak salatu zituen Agirrek.
Donostiako Hontza liburu dendak 40 urte beteko ditu azaroan. Langileek uste dute bezeroei emandako tratua dela hainbeste urtez irauteko giltza. Euskarari eta euskal literaturari ere garrantzia ematen saiatu dira urtetan. Besteak beste, kontatu dute nola aldatu diren lanbidea bera eta kontsumo ohiturak.
"Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai". Horixe izango da aurtengo azokan hizpide izango dugun gaia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatuko ditugu. Dagoeneko prest dugu egitaraua. Azaroaren 3an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu: Arin-arin lehiaketa.
Zehazki, tetraparesia espastika du 26 urteko gasteiztarrak, besoei eta hankei eragiten dien gaitza. Gurpildun aulki elektrikoan mugitzen da eta bere ibilbide akademikoan laguntzaile bat izan du beti ondoan (Hezkuntzan Laguntzeko Teknikari Espezialista deitua).
#Inkurria edo #Inktober da tintaren urria, portmanteau berba bat, ink = tinta ingelesez, eta urri edo october hitzetik sortutako terminoa. Marrazkilarien artean zabaldu da ohitura azken urteetan, eta inkurria termino euskaratua tarteka agertu den arren, Gorka Belasko irakasle eta marrazkilariak halako ofizialtasun bat eman dio aurten, eguneroko erronken zerrenda ere euskaratuz. Dena dela, erronka gutxi gora-beherakoa da, egunero termino bat proposatzen den arren, artistak libre dira beren proposamena egiteko, artelan xume bat egunero zabaltzea da koxka.
Patxiku Gimonek Baionako komisaldegitik aterako da gaur bertan atxiloaldia amaitutzat ematea erabaki baitu Polizia Judizialak. Ziburun bizi da preso ohia eta urriaren 11an goizean goiz atxilotua izan zen. 2009an kartzelatik atera zen Gimoni zer leporatzen dion Poliziak jakitekorik ez da izan orain arte, hain zuzen ere hendaiarra polizia etxean atxiki dutelako.
Hezkuntza Sailaren datuen arabera, 2021-22 ikasturtean bi ikasgela zituen Zubimusuk 3 urteko haurren kasuan eta beste bi 4 urteko ikasleenean, baina errealitatea da gela bakarra zutela maila bakoitzean -alegia, bi ikasgela hutsik zeudela-. Hezkuntza Sailak adierazi du ikastetxera joan eta ikuskaritza saio arrunt batean atzeman zutela matrikulatu kopurua ez zetorrela bat benetan klasera joaten zen ikasle kopuruarekin.
Cadiz-en (Espainia), Dantza espainiarreko 5. ikasturteko ikasleek euskal dantzekin osatutako emanaldi bat ikus daiteke irudiotan. Suite Vasca, Teatro Moderno Chiclana, Jesus Rodriguez, 2013-05-24. Jarri bideo hau zure webgunean Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.