Euskal Herriko paisaiatik desagertzear daude belar metak. Landa eremua teknifikatu egin da, beharrak beste batzuk dira orain, eta jada ez dute beren funtzioa betetzen: kontserbazioa. Baina, oso toki bakanetan bada ere, egiten dituzte oraindik metak. Arantzan, esaterako, iratze metak egiten dituzte.
Etxetik euskaldun diren haurren euskararekin zer gertatzen da D ereduan? Etxetik euskaldun diren haur guztien gaitasun komunikatiboa ez da berbera, noski; badira udalerri txiki euskaldunetan euskara hutsean pentsatzen duten umeak, eta badira orobat etxetik euskaldun izan arren komunikazio gaitasun aski mugatua dutenak.
ELAko eta LABeko 160 ordezkari batzartu dira Bilbon, Kontseiluak deituta, eta hiru eragileek adierazi dute langileen euskaraz lan egiteko eskubidea erdigunean jarri eta hori bermatzeko urratsak egiteko borondatea. Horretarako, sindikatuek batera joko dute enpresaz enpresa, 50 behargin baino gehiago dauzkaten lantokietan, Euskaraldiarekin bat egin eta arigune gisa parte hartu dezaten bultzatzeko, baita lantokiak euskalduntzeko "konpromiso zehatzak" hartu ditzaten ere.
Nolaz ez zuten deus ere sumatu? Inesen lagunak harritu ziren azken bost urteetan bizi izan zuena kontatu zuelarik. Lagun taldetik haren bizia oparoa zirudien. Karrera handia ikusmiran zuen. Beka anitz lortu zituen. Sariztatua izan zen, hiru aldiz, egin zuen ikerketa "aitzindariagatik". Ez zen dudarik gure artean Inesek zuela gero segurtatuena, edo gure ikuspuntutik errazena, ukanen.
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, euskal kulturaren arloan doako hainbat ikastaro eskaintzen ditu, guztiak urri bukaera eta azaro hasiera bitartean hastekoak. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu eta guztiz online izango dira.
UEUk ‘Adikzioak azagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza’ ikastaroa antolatu du Iruñean azaroaren 5 eta 12rako. Bertan menpekotasunen inguruko informazioa hedatzea eta profesionalen esku-hartze gaitasunak garatzea izanen dira helburu nagusiak. Goretti Soroa eta Juan Manuel Machimbarrena psikologoak izanen dira irakasleak eta azken honekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.
Gaur argitaratu dituzte 2022ko Euskal Kazetaritza Sarien irabazleen zerrendan gordeak ziren izenak. BERRIAren edukietako batek jaso du garaikurretako bat: Maider Galardiri eman diote Kazetaritza Digitala-Narratiba Berriak saria, Berria FM podcasta gidatzeagatik. Egunkariaren podcast feminista da Berria FM, eta laugarren sasoia du hau.
Guztira 26 urte espetxean eman ostean eta bi kartzelaldi gaindituta, aske da azkenik Karlos Apeztegia Jaka, Iruñean jaio eta Hernaniko bizilaguna dena. Lau urtez izan dute preso azken boladan. 2018ko urrian ustekabean atxilotu eta espetxeratu egin zuten eta berriro ETArekin lotu zuen Auzitegi Nazional espainolak, espetxetik igorritako gutun bat akusazio gisa baliatuz.
Urtero iAmetza taldeak antolatzen duen Euskarabildua topaketa teknologikoak goiburu eta gai izango du 2022ko edizioan: Teknologia burujabea herritik eta herrira. "Utopia existitzen da" leloarekin urriaren 27an egingo da Euskarabildua 2022, Donostiako San Telmo Museoan, goizeko egitarau batekin. Euskarabildua topaketaren 12. edizioa izango da aurtengoa.