#Inkurria edo #Inktober da tintaren urria, portmanteau berba bat, ink = tinta ingelesez, eta urri edo october hitzetik sortutako terminoa. Marrazkilarien artean zabaldu da ohitura azken urteetan, eta inkurria termino euskaratua tarteka agertu den arren, Gorka Belasko irakasle eta marrazkilariak halako ofizialtasun bat eman dio aurten, eguneroko erronken zerrenda ere euskaratuz. Dena dela, erronka gutxi gora-beherakoa da, egunero termino bat proposatzen den arren, artistak libre dira beren proposamena egiteko, artelan xume bat egunero zabaltzea da koxka.
Inktober 2009an asmatu zuen Jake Parker marrazkilariak, eta zabalkunde txikia izan zuen, 2018an fedibertsoko erabiltzaileek bereziki Mastodon sareetan zabaldu zuten arte. Hala ere, sortzaileak berak marka erregistratu bezala gorde du Inktober marka, eta horrek ez du txalo askorik jaso beste ilustratzaileen artean. Edonola ere, erronka sinple bat da, asmo komertzialik gabe artea maite dutenen artean garatzen dena, eta euskaratuta ere zentzua duena.
Beraz, ingelesez bederen, eguneko gairako hitz bat proposatzen da, eta horren inguruan tintazko marrazkia egin. Hauxe da zerrenda, Belaskok euskaratua:
Baina tira, beste edozein gairekin ere... txipiroiak jan zituen lehengoan Belaskok berak, eta tinta beltzarekin ere egin zuen marrazkia.
Belaskoren ohitura denez ikuskatzen dituen hainbat esperientzia marrazkietan jartzea, hitz zerrendan egon ez arren, "bertsolariak" ere tintaz jarri zituen lehengoan.
Marrakatue da beste artista bat Inkurria egiten ari dena. Hau ere zerrendatik kanpo ari da, ordena alfabetikoari jarraitzen duen hiztegi bat osatzen ari da, ilustrazio didaktiko ederrak eginez, Wikipediarako modukoak askatuko balitu... Goiko ilustrazioa berea da, eta baita hemengo fotokopiagailu hau ere:
Jarraitu #Inkurria eta #Inktober Twitterren.
Erantzun
Sartu