Urtero iAmetza taldeak antolatzen duen Euskarabildua topaketa teknologikoak goiburu eta gai izango du 2022ko edizioan: Teknologia burujabea herritik eta herrira. "Utopia existitzen da" leloarekin urriaren 27an egingo da Euskarabildua 2022, Donostiako San Telmo Museoan, goizeko egitarau batekin. Euskarabildua topaketaren 12. edizioa izango da aurtengoa.
onela azaltzen dute antolatzaileek utopia egingarriaren eta teknologia burujabearen gaia: "Asko dira menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen aldeko apustua eginez. Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten."
Besteak beste, hardunaldian lan-mahaiak antolatu dira galdera baten inguruan, "nola erabili teknologia libreak herri burujabeak lortzeko", lau enfokerekin:
Egitaraua eta izen ematea, hemendik: https://euskarabildua.eus/
Erantzun
Sartu