Hego Euskal Herrian ingelesaren ikaskuntza goiztiarra gero eta nabarmenagoa da. EAEn ingelesa 3 urtetik aurrera ezarriko da datorren ikasturtean, eta, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren arabera, ingeleseko orduak biderkatu egingo dira. Nafarroan, PAI ingelesez ikasteko programari hezkuntza eredu izaera emateko foru dekretua onartuko da. Baina, ingelesaren ikaskuntza goiztiarrak bermatzen ote du konpetentzia linguistiko hobea erdiesten dutela gerora ikasleek?
"Pantailak Euskaraz" euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimena da. Mota guztietako pantailetan (telebista, zinema, streaming plataforma, sare sozial, bideo-joko...) euskararen presentzia biderkatu eta euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Twitterrek gure @PantailakEus kontua itxi du, eta hau berrezartzea eskatzen dugu. Adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak errespetatzea eskatzen diogu Twitterri.
Joan den ostiralean, hilak 14, Euskadi Irratiko Faktoria saioan bertso musikatuak kantatu zituen Maddalen Arzallusek: Ion Parot presoaren kartzelaldi luzea aipatuz. Espetxetik irten berria da Parot, bertan 32 urte eta erdi egin ondoren. Bertsoak EITBren webguneko artxiboetatik desagertu egin dira gero, eta horri zentsura iritzi izan diote. Era berean, Argiak azpimarratu duenez Faktoria saioko Twitter kontua ere “aldi baterako mugatu du” sare sozial horrek. Adierazpen askatasunaren aurkakotzat jo dute beste zenbait erabiltzailek, bai Twitterren partetik bai EITB hedabide publikoaren partetik. Halaber, Argiak Peertube sarean gorde du bertsoen bideoa.
Seaskan terminalean zirelarik heldu zitzaien Julene Muruaga urruñarrari (18 urte), Aitzol Gil de San Vicente hendaiarrari (19 urte) eta Anna Iraola onizegainetarrari (20 urte), gainerako ikaskideei bezala, ikasketak frantsesez edo Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egitea hautatzeko garaia. Azken urteetan, gero eta gehiago dira bigarrenaren hautua egiten duten ikasle euskaldunak.
Bergarako Udalak euskal jokozaleen Game Erauntsia elkartearekin ekimena hasi du, urri amaiera bitartean Bergara birtual bat Minecraften sortzeko. Izen hau jarri diote abentura honi: "Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektua". Dagoeneko ari dira han jokalariak eta badoaz Bergara eraikitzen. Emaitza herrian aurkeztuko da azaroan, eta parte-hartzaileen artean sariak emango dituzte.
Sustatu eta bere Twitch kanala egiten duen CodeSyntax euskal enpresak darabilen azpiegituretako bat da Plone, eta software librean oinarritutako CMS honen 2022ko urteko biltzarra (PloneConf) joan den astean izan zen Namurren (Belgika). Bertan, Mikel Larreategi euskal garatzaileak iragarri zuen 2023ko biltzarra Euskal Herrian egingo zela. Konferentziaren agurra egirea tokatu zitzaion Larreategiri, eta hortxe duzue bideoan, euskarazko hitz batzuk esplikatzen mundu zabaleko garatzaileei.
“Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari gomendatzea har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak”. Horixe gomendatu zion Arartekoak 2022ko irailaren 2an.
"Garagardoa edan eta euskaraz mintzatu". Horrela sinplifikatu du Irunek igande honetako plana. Kuadrillarekin etorri da Tafallara Iruñetik, Garces de los Fayos ikastolak antolatu duen Nafarroa Oinezera. Eguraldia lagun eta 'Erdian Erein' leloa hartuta, laugarrengoz antolatu dute ikastolen jai erraldoia Tafallan, eta bi kilometrok eta lau gunek osatzen duten ibilbideak euskaltzaleak jasotzeko prest zeuden goizeko lehen orduetatik.
Emakume batek salatu du joan den ostegunean Basauriko (Bizkaia) Sanfausto jaietako kuadrillen arteko sokatira txapelketan parte hartzea galarazi egin ziotela jantzi ofizialeko gonaren ordez galtzak jantzita eramategatik. Herriko kuadrillek adostutako arauek ezartzen dute lehiaketa horretan parte hartzen duten neskek gona duen jantzia eraman behar dutela, eta prakekin jantzi behar dutela gizonezkoek.