Teknologia albisteak
9

Soziolinguistika Albistaria. 130. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-28 : 14:00

Udalerri mailako hizkuntzen erabileraren neurketen emaitzen aurkezpenak izaten ari dira iraila eta abendua bitartean Neurketa berezi horietan, udalek berariaz eskatuta, udalerriko emaitza zehatz fidagarriak eskuratzeko beharrezko datuak jaso ziren horretarako diseinatutako neurraldi eta ibilbideetan.

Publizitatea

Penpot diseinuko tresna librea, euskaratuta

Sustatu
2022-10-28 : 10:04

Penpot software libreko tresna da, web/internet/mugikor diseinuan lan egiteko balio duena batik bat, eta orain euskaraz dagoena. Euskaraketa ia osoa egina dago, eta jada erabilgarri dago instala daitezkeen bertsioetan, eta baita, ez bazara teknikoa, online erabiltzen ahal den sareko bertsioan.

27

Hamarretik sei pasatxo dira gai euskaraz hitz egiteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-28 : 09:54

Euskaraz zerbait zekitenak biztanleen %62,4 ziren iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (1.349.808 lagun), baina "euskaraz ongi ulertu eta hitz egiten dutenak", ia 20 puntu gutxiago: %43,3 (936.812). 2 urtetik gorako herritarren euskararen ezagutza mailari buruzko datuak ezagutarazi ditu Eustat estatistika institutuak, erroldan oinarritutakoak.

30

Euskal AEko 2 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera.

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-27 : 22:08

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística Eustat, Euskal AEko informazio estatistiko ofiziala garatu, ekoiztu eta zabaltzen duen erakunde publikoa da c/Donostia - San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tfno: (+34) 945017500 Fax: (+34) 945017501 webmaster_eustat@eustat.eus

Besape

2022-10-27 : 22:00

Elkarretaratzea: STOP Nafarroako Administrazio Auzitegiaren euskarafobiari!

2022-10-29 : 10:22

Zuri ere onartezina iruditzen bazaizu, zatoz azaroaren 4an (ostirala), 18:30ean, protesta egitera NAAren egoitzara (Ezkirotz karrikan, Iturrama karrikarekin elkartzen den tokian). STOP Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Euskarafobiari!

9

Zirrikitu bat selekzioan Iparraldeko eta Nafarroako kirolariak sar daitezen

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-27 : 13:14

David Salinas-Armendariz Eusko Jaurlaritzako letratua da, eta Espainiako Kongresuko Kirol eta Kultur komisioak herenegun onartu zuen legearen bultzatzailea. "Oso pozik" dago lortutakoarekin, eta, haren ustetan, "kirol askori" zabaltzen dizkio euskal selekzioaren ateak. Ez daki zehazki noiz ikusi ahal izango den selekzioa nazioarteko txapelketetan ofizialki lehiatzen, baina argi dauka Iparraldean edo Nafarroan jaiotako kirolariek aukera izango dutela selekzioarekin aritzeko.

Loa eta Laia: marrazki bizidunak, musika, balioak

Sustatu
2022-10-27 : 08:56

Loa eta Laia marrazki bizidun euskaldun berri batzuetako protagonista musikariak dira. Josu Bergara musikariak izandako ideia batetik, zenbait lagun elkartu dira (ikus elenkoa) klip sail berri egiteko. Paul Caballero da ilustratzaile nagusia, eta Bergaraz gain beste zenbait musikari ere elkartu dira marrazki bizidunen pieza musikatuak hauek egiteko Lehen alea, laster datorren Gau Beltzari buruzkoa.

22

Euskara, politika, zientzia eta fabulazioa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-26 : 19:54

Zientziari begiratzen diogu gizakiok gure errealitatea, edozein arlotan, zehatz ezagutu eta arazoei modu eraginkorrean aurre egiteko premia dugunean. Horrela izan da gizateriaren historian, eta horrela izan beharko luke gaur egun. Baina maiz gertatzen da zientziaren aplikazioa eta hortik datozen ondorioak ilundu eta baztertu ere egiten dituztela botere desberdinetatik, beraien komenientziak beste bide batetik doazelakoan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››