Teknologia albisteak

Loa eta Laia: marrazki bizidunak, musika, balioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-27 : 08:56

Loa eta Laia marrazki bizidun euskaldun berri batzuetako protagonista musikariak dira. Josu Bergara musikariak izandako ideia batetik, zenbait lagun elkartu dira (ikus elenkoa) klip sail berri egiteko. Paul Caballero da ilustratzaile nagusia, eta Bergaraz gain beste zenbait musikari ere elkartu dira marrazki bizidunen pieza musikatuak hauek egiteko Lehen alea, laster datorren Gau Beltzari buruzkoa.

Bergarak eta Caballerok Paraxut Produkzioak sortu dute proiektua bultzatzeko. Burutü publizitate eta komunikazio agentziaren eta CMYK ilustrazio digitaleko eskolakoek ere lagundu diete. Hiru helburu nagusi ditu ekimenak, beraien azalpenekin hona kopiatuak:

  • Euskarazko eduki digitala sortzea eta hedatzea. Gaur egungo gizartean, ikus-entzunezko edukiek garrantzi ukaezina dute. Hartara, haur eta familiei zuzendutako edukietan, euskararen presentzia areagotu eta sustatzeko asmoarekin sortu dugu proiektu hau.
  • Musikarekiko zaletasuna garatzea. Proiektu honen bitartez, musikaren esparru ezberdinak landuko dira, modu atsegin, ulergarri eta dibertigarrian. Txiki-txikitatik musika maitatzen ikastea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
  • Balore unibertsalak zaintzea eta zabaltzea. Gizarte hobe baten aldeko balore unibertsalak landu eta jorratu nahi ditugu: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, elkarlana, natura zaintzea, elkartasuna, besteak beste.


Loa eta Laia pertsonaiak musika taldea sortu duten protagonista nagusiak dira, baina beste bi lagun ere bildu zaizkie taldera, Niko eta Qiang. Lehen alea, Gau Beltza, Halloween ber-euskaldundua da gaia. Hona klipa:

Hurrengoak harrapatzeko, Loa eta Laiaren Youtubeko kanala jarraitu.

Eta webgunea ere: https://loaetalaia.eus/ 

Erantzun

Sartu