Teknologia albisteak
9

Fatxa horrek guk bezala hitz egiten du

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-31 : 13:19

"Eta gero azkeneko gauza bat geratuko da egiteko, agian inportanteena: etorkinak, batez ere gazteenak, beraien lurra, sustrai kulturalak eta familia atzean utzita Europan bizimodu hobea bilatzera daramatzaten kausak ezabatzea". Hum, ez dakit non irakurri nuen duela gutxi antzeko zerbait, baina aste honetako artikuluaren giharrak luzatzeko aukeratu dudan esaldi hau Giorgia Meloniren ahotik atera zen joan den astean, Montecitorio Jauregian bildutako diputatuen aurrean, Italiako gobernu ultraeskuindar berriaren jendaurreko aurkezpenean.

Publizitatea

Zinuema; euskarazko ikus-entzunezkoen emanaldiak sustatzeko ekimena

Sustatu
2022-10-31 : 09:17

Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza egonkor bat sustatzeko Zinuema egitasmoa abiatuko dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lau herritan, azarotik hasita. 12 filmeko katalogo batekin, lau herritan emanaldiak antolatu dira; eta haietara joateko sistema bat antolatu dute: bono erosketa, aldez aurretik txartela ziurtatzeko edo trukatzeko. Zinuema.eus webgunea prestatu dute eskaintza azalduz. Euskarazko bikoizketa eta zine emanaldiak sustatzen dituen Tinko elkartearekin batera garatu du ekimenak UEMAk.

Penpot demoa zuzenean: diseinurako tresna libre eta euskaratua

Sustatu
2022-10-30 : 18:10

Zuzeneko honetan jardun dugu Segura Irratiarekin nola diseinurako tresna interesgarri bat, Penpot, euskaraz dagoena orain. Software libreko alternatiba bat da Figma software ezagunagoarena, baina Figma erraldoi teknologiko batek erosi du, Adobek, eta bere lizentzia sistema itxira eroango du laster. Penpot alternatiba dela erakusten saiatu da Luistxo Fernandez Sustatuko editorea... Tira, diseinatzeko trebezia handirik ez zaio ikusi, baina aplikazioa euskaraz egon badagoela ikusi ahal izan da.

40

"Sobietar Batasunaren garaitik bada NATOren ikuspegi desitxuratu bat"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-30 : 17:40

Espainiako gerrak eragin zuen erbestearen alaba da Carmen Claudin (Mexiko, 1949) CIDOB Nazioarteko Gaien Bartzelonako Zentroko ikerlaria. Espainiako Alderdi Komunistako buruzagi Fernando Claudin zuen aita, eta, Mexikon jaio zen arren, berehala Moskura joan ziren bizitzera. Han igaro zuen haurtzaroa, SESB Sobietar Batasuneko hiriburuan. Sorbona Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Parisen, eta SESBen eta Errusiaren historian espezializatu zen.

23

"Gorputza ez da irla bat bezalakoa; zelai zabal bat da"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-30 : 12:39

"Bizitza osoa emanen nuke hemen. Edo beste bizitza bat behar nuke liburu artean egoteko, edo beste asko!". Euskal Herrian izan da berriz ere Silvia Federici pentsalari eta idazlea (Parma, Italia, 1942). Katakrakek gonbidatuta etorri da Iruñera, Larruazalaren periferiaz haraindi aurkezteko. Gorputza da gaia: haurdunaldi subrogatuak, amatasuna, prostituzioa, lana, teknologiak...

18

Oinarrizko LHn eskainitako lekuen %89 A eredukoak dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-30 : 10:54

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako haur gehienek euskara hutsezko D ereduan ikasten badute ere, mailaz igo ahala, euskarazko eskaintza eta matrikulazioa apaldu egiten da. Hala erakusten du Eusko Jaurlaritzak EH Bilduren galdera bati emandako erantzunak: Lanbide Heziketan euskarazko ereduen presentzia txikiagoa da gainerako mailetan baino.

1

EITBren Primeran streaming plataforma 2023ko uztailean hasiko da probetan

Sustatu
2022-10-30 : 08:33

EITB 2030 Estrategia delako txosten estrategikoaren berri (hemen euskarazko PDF bertsioa) ematen ari da Andoni Aldekoa EITBko zuzendaria egunetan zenbait forotan. EITBren Administrazio Kontseiluan egindako agerpenaz berri eman zuen Berriak hemen, eta beste agerpen batem berri dakargu hemen, aste honetan EAEko Euskararen Aholku Batzordearen aurrean emandakoa Gasteizen. Bertakoa da irudia eta hona dakarguna: 2023ko udan probetan hasiko den Primeran streaming plataforma berria.

6

Zumaiako hitz bereziak: TRATU

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-28 : 16:38

Orain baino tratu gehiago egoten zen garai batean Goiko plazan, 1995eko irudia horren adibide. (Argazkia: Baleike,Wikimedia ) Teodoro Azkuek esandako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier). Baserritarrek azokara eramaten duten jeneroari esaten diogu Zumaian eta inguruan "tratua".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››