Fatxa horrek guk bezala hitz egiten du
2022-10-31 13:19
"Eta gero azkeneko gauza bat geratuko da egiteko, agian inportanteena: etorkinak, batez ere gazteenak, beraien lurra, sustrai kulturalak eta familia atzean utzita Europan bizimodu hobea bilatzera daramatzaten kausak ezabatzea". Hum, ez dakit non irakurri nuen duela gutxi antzeko zerbait, baina aste honetako artikuluaren giharrak luzatzeko aukeratu dudan esaldi hau Giorgia Meloniren ahotik atera zen joan den astean, Montecitorio Jauregian bildutako diputatuen aurrean, Italiako gobernu ultraeskuindar berriaren jendaurreko aurkezpenean.
Txioak (9)
-
Gorka Bereziartua @gorka_bmAntiglobalizazioaren imajinarioa jada bereganatu du eskuin muturrak. Gehiagoren bila doazela dirudi Giorgia Meloniri entzunda. Apropiazio kulturalaz #EzetzAsteaOndoBukatu-n blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
-
Iban Zaldua @IbanZGorka Bereziartua, inguruan (tamalez) gero eta gehiago sumatzen dudan jite batez blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
-
Urko Azpitarte Zubizarreta @UrkoAzpitarte«Esaten ari direnari erreparatzea ez dago soberan [...] konturatzeko zein punturaino daukan findua software berridun eskuin muturrak ezkerreko objektu ideologikoen “apropiazio kulturala”». Oso argigarria @gorka_bm|ren eskuin muturrei buruzko artikulu hau.blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
-
Luistxo Fernandez @luistxo"...aurretik antiglobalismoaren imajinarioarekin zer gertatu den, beldur naiz martxa honetan aurki falangista batek bezala hitz egingo dugula" by @gorka_bm blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
-
ARGIA @argia"Beldur naiz martxa honetan aurki falangista batek bezala hitz egingo dugula, zentro sozial autogestionatu bateko kideak bezala ari garelakoan". – #EzetzAsteaOndoBukatu, @gorka_bm-ren eskutik blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
-
Sare Antifaxista @Antifaxismoa@gorka_bm Fatxa horrek guk bezala hitz egiten du blogak.argia.eus/boligrafo-gorr… @TxindurriG @Antifaxismoa @argia
Erantzunak kargatzen...