Teknologia albisteak
13

'Pantaialdia' ekimenarekin bat egin du ARGIAk

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-02 : 23:21

Pantailetatik jasotzen dugunak hizkuntza ohituretan "zuzeneko eragina" duela iritzita, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta horretarako dauden zailtasunez ohartarazteko xedez abiatu du Pantaialdia ekimena Pantailak Euskaraz elkarteak. Azaroaren 11tik 13ra bitartean izango da, hain justu Euskaraldiaren atarian, eta parte hartzeko Pantailakeuskaraz.eus atarian eman daiteke izena. Beste hainbat jarduera ere egingo dituzte egun horietan, eta azaroaren 13an [...]

Publizitatea

29

Confebask: migrazioa bai, mila esker

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-02 : 23:15

Bistan da nire aurreko artikuluak zalaparta sortu duela bazter ugaritan, eta gai honetan dauden desadostasun eta iritzi kontrajarriak azaleratu. Orain, iritziak emateagatik Voxekoak al gara? Ba al dago ezer eskuin muturrekoagorik, eztabaidak deskalifikazioekin etetea baino?

5

Hezkuntza Plazara: "Beharrezkoa da lege on bat, gauden puntuan gelditzea ez da aukera bat"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-02 : 15:07

Asier Etxenike, Hezkuntza Plazara dinamikako kideak hezkuntza akordioan onarturiko hainbat alor faltan bota arren, zentro itunduak euskal hezkuntza zerbitzuaren parte bihurtzen direla balioan jarri du. "Konfigurazio berriak zehazten duena da, baldintza batzuk betetzen dituzten eskola guztiak euskal hezkuntza zerbitzuan sartuko liratekeela, eskola publikoak zein euskalduntzea, segregazio eza, dirua irabazteko asmo ezarekin bat egiten dutenak".

26

Ane Elordi da KORRIKAren arduradun nagusi berria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-02 : 15:07

Asier Amondoren lekukoa jasota, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da KORRIKAren arduradun nagusia. Hala erabaki zuen AEK-k azken Batzar Nagusian. Amondok berak AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan. Elordiren esanetan, "KORRIKA kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, eta horren gidari izatea ohorea da ".

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa (2. deialdia). Esleipena

2022-11-02 : 12:15

2022an, Literatura Unibertsala bilduma osatzeko, bigarren deialdi bat egin zen, Ahmadou Kouroumaren Les soleils des indépendences liburuaren itzulpena esleitzeko.

Youtube Kids moldatu, haur bati beti euskarazko edukiak emateko

Sustatu
2022-11-02 : 09:20

Youtube Kids da Youtuberen garapen gehigarri bat haurrentzako edukiak bakarrik emango dituen konfigurazio bat sortzeko etxeko txikientzat. Euskal Encodings-ek ikerketa eta dokumentazio lan ikaragarria egin du horren inguruan: nola konfiguratu haur baten kontua, euskara hutsezko edukiekin hornitzeko. Bideotutorial bikain batean azaldu dute.

8

'Zapla!' podcasta, hizkuntza ohiturak aldatzeko gida

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-02 : 08:59

Hizkuntza ohiturak aldatzeko baliabideak emateko xedez, hau da, euskara gehiago erabili eta hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzten herritarrei tresnak eskaintzeko, Euskaltzaleen Topaguneak podcast bat ekoitzi du: Zapla!. Monika Belastegi eta Juan Kruz Lakastak gidatuko dute, eta ekoizpen teknikoa On Time ekoiztetxeak egin du.

34

Mikel San Argimiro Martutenen espetxeratu dute berriz, hirugarren gradua kenduta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-01 : 15:07

Urte erdi hirugarren graduan eman ostean, bigarren gradura pasa eta ondorioz espetxera bidali du berriz Auzitegi Nazionalak Mikel San Argimiro Isasa donostiarra. Fiskaltzaren eskariz hartu du erabakia, aurreko kasuetan bezala: Unai Fano izan zen lehena, iazko urrian, eta Xabier Atristain orain arteko azkena, pasa den urriaren 14an.

DA! Pro, profesionalen topaketa Durangoko Azokan

Sustatu
2022-11-01 : 09:03

Pandemia egoerarik gabe azkenean, Durangoko Azoka berriz normaltasunean aurtengo abenduan, eta ekitaldien barruan, DA! Pro jardunaldi profesionala: sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak. Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, biak abenduaren 5ean. Arlo bi landuko dira: familia ikuskizunen aurkezpen laburrak eta musikarien proposamen aurkezpenak. Sortzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko, eta aldez aurretik izena eman beharko du, azaroaren 10a arteko epean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››