Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2023an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako Kutxa Fundazioak ematen dituen laguntzen deialdiaren oinarriak. >> Aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 4tik, 9:00etan, 2022ko abenduaren 12ra (14:00ak arte) >> Oinarriak: deskargatu word formatuan | pdf´an >> Atari pribaturako sarbidea Gipuzkoako gizartearekin duen konpromisoa betetzeko, Kutxa Fundazioak irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeek garatutako proiektu sozial eta kulturalei laguntzeko urteroko deialdia egin du 2016.
Gasteiz, 2022/11/03 Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko plantillako 50 bat lagunek euskararen alde eta Euskaraldia ospatzearen alde agertu dira gaur goizean. Familia-argazki handi bat egin dute parte-hartzaileek Lakuako atean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.
Aurtengo Euskaraldia laster da hemen, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta tarte hori prestatze aldera aholku eta argibideak eman ditu Euskaraldiaren koordinazio bulegoak. Zer egin beharko genuke hemendik eta Euskaraldia hasi bitartean? Zertan jarri beharko genuke fokua?
Euskal Herria Zuzenean elkarteko kideek jakinarazi dute aurtengo festibaleko etekinetatik 15.000 euro Lurzaindiari emanen dizkiotela. Irailaren 21ean egin zuten biltzar nagusian erabaki zuten laborantza lurren defentsan lan egiten duen elkartea laguntzea. Arbonako (Lapurdi) Berroetako okupazioa, Kanboko (Lapurdi) Marieniako lurrak laborantzarako izaten segi dezaten eginiko borroka, eta hainbat laborarik eta militantek egunerokoan egiten duten itzalpeko lana aipatu dituzte, besteak beste, erabakia esplikatzeko.
Ernai gazte antolakundeak gaur goizean Gasteizen emandako prentsaurrekoan iragarri du 2023an Gazte Topagunea egingo duela Elorrion. Apirilaren 6tik 9ra bitartean egingo duten topaguneak "Euskal Herriko gazte independentisten topaleku" izateko helburua du. "Gure proiektu politikoa amestu, hausnatu, marraztu eta eraikitzen pasako ditugu lagun egun", azaldu dute prentsaurrekoan.
Dakizuenez ehun bezalako mugimendu bat aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa ezinbestekoa da. Hainbat ekintza egin eta egingo ditugu eta honek gastu ekonomiko bat dakar. Hau dela eta AKZIOnista sarea aktibatu nahi dugu. EHUNKIDE EDO AKZIONISTA EGIN NAHI DUZULA? Hona hemen bi aukera: Kontu korrontea eman (beheko formularioan) eta urtean bitan (Apirila eta Urrian) 30€ kuota pasako dizugu Ehunen kontutik (hilero 5€ dira).
Pixabay Ni bezalako euskaldunentzat, euskaraz bizitzea hautu politikoa da. Ni bezalakoak diot, alegia, hobeto moldatzen direnak gaztelaniaz (edo frantsesez) euskaraz baino, euskaraz txukun moldatu arren. Eta hori beti hala izango dela susmatzen dutenak. Euskara nagusitan ikasi dugun erdal elebidunak gara. Nire aldetik, beste erkidego batzuetatik etorritako gurasoen alaba naiz, langile etorkinentzat eraikitako auzo batean hazia,...
Xiberoko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak etxebizitzaren arazoari aurre egiteko lanaren inguruko gaualdia antolatu du. Honetarako, azaroak 4 ostiralarekin Urdiñarbeko Chistera jatetxean eman dute hitzordua, gaueko 20.00etan. Xiberoko herrietako zenbait auzapezek hitza hartuko dute bilkura publikoan zehar. Kolektiboaren arabera, higiezinen sailean presioa izugarria da eta emendatzen ari da.
Bideojokoen denda edo biltegi handi bat da Steam, ordenagailu bidez joka daitezkeen jokoen esparrukoa (sistema eragile nagusietan: Linux, Windows, MacOS), eta orain abantailatxo bat dakar erabiltzaile euskaldunentzat: euskaraz dauden jokoen bilaketa egin daiteke, Game Erauntsiak jakinarazi duenez.
Izar Hernando EH Bilduko gazte idazkariak eta Eraitz Saez de Egilaz legebiltzarkideak agerraldia egin dute asteazken honetan Donostian, etxebizitzaren problematika mahai gainean jartzeko. Gipuzkoako hiriburuan egin dute prentsaurrekoa, etxebizitzarekin dagoen egoera larria baita, baina Euskal Herri osoan duela isla esan dute. Argi adierazi dute gazteek: "Legez eskubide subjektibo bat izan beharko litzatekeena pribilejioa da guretzat".
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza lege berri bat zehazteko prozesuan murgilduta gaude. Lege horrek oinarri izan behar zuen apirilean adostasun politiko zabalez itxi zen Hezkuntza Akordioa. Hezkuntza Plazara osatzen dugunok, une hartan, akordioaren balorazio positiboa, eta, era berean, kritikoa egin genuen; hezkuntzan jauzi bat emateko zumeak bertan zeuden, baina zehaztasun gehiago eta anbizioa falta zirela adierazi genuen ere.
Egun gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak ez dira sekretu bat. Denok ditugu inguruan gurasoen etxeak utzi ezin dituzten pertsonak, baita etxetik joateko aukera bakarra lagunekin alokairua konpartitu behar dutenak ere. Normala iruditzen zaigu, baina askotan ez gara pentsatzen jartzen hori horrela izateko arrazoiak zein diren. NAIZ Irratiko "Bigarren Kafea" saioan horren inguruan aritu ziren pasatu den astean.