EHZk 15.000 euro emanen dizkio Lurzaindiari
2022-11-04 00:04
Euskal Herria Zuzenean elkarteko kideek jakinarazi dute aurtengo festibaleko etekinetatik 15.000 euro Lurzaindiari emanen dizkiotela. Irailaren 21ean egin zuten biltzar nagusian erabaki zuten laborantza lurren defentsan lan egiten duen elkartea laguntzea. Arbonako (Lapurdi) Berroetako okupazioa, Kanboko (Lapurdi) Marieniako lurrak laborantzarako izaten segi dezaten eginiko borroka, eta hainbat laborarik eta militantek egunerokoan egiten duten itzalpeko lana aipatu dituzte, besteak beste, erabakia esplikatzeko.
Txioak (10)
-
AKUILUA kultur elkartea @AkuiluaElkarteaEHZk 15.000 euro emanen dizkio Lurzaindiari ift.tt/uOX5412
-
Ekhi Erremundegi @EkhiErremundegi
-
Berria.eus @berriaEuskal Herria Zuzenean elkarteko kideek jakinarazi dute aurtengo @ehzfestibala-ko etekinetatik 15.000 euro Lurzaindiari emanen dizkiotela. @EkhiErremundegi berria.eus/albisteak/2202…
Erantzunak kargatzen...