Katalunian gaztelera katalana bezain etxekoa dela adierazi du unionista batek Twitterren bidez. Joel Joan aktore katalanak bi datu eman ditu iritzi hori oinarririk gabe uzteko. Lehena: gaztelera ez zen Katalunian sortu. Bigarrena: 1990. urtean Kataluniako herritarren % 5 baizik ez ziren espainieraz bizi. Euskara ala espainiera: zein zen Bermeoko mintzaira 1900ean?
Gizartea HEZKUNTZA LEGEA EITB Media Jendetza bildu da Bilbon Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitutako protestan; sare publikoa zabaltzea, eskola pribatuen ituna murriztea, auditoriak handitzea eta publifikazioa ahalbidetzea dute aldarri. Abiatu da Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen duten eragileek gaur Bilbon antolatutako manifestazioa eta jendetzak hartu ditu Bilboko kaleak.
Klasearen kontzeptualizazioa, identitatea, subjektibitateen eraldaketa eta borroka formen arteko harremana ohiko ikergai ditu Antonio Gomez Villar Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia irakasleak (Malaga, Espainia, 1985), eta gai horien bueltan argitaratuak ditu hainbat liburu; azkena, aurten: Los olvidados. Ficción de un proletariado reaccionario (Ahaztuak. Proletariotza erreakzionario baten fikzioa). Zer eta zein dira liburuan aipatzen dituzun ahaztu horiek?
Hezkuntza komunitatearen partaide garen gehienok bat gatoz Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroak hutsuneak dituela, baina azken egun hauetan tristuraz jarraitzen ari naiz hezkuntza sistemaren inguruan gertatzen ari den eztabaida, hezkuntza sistema dualaren edo publiko eta pribatuaren gaian polarizatzen ari delako.
Euskal Eskola Publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi ez! lelopean, manifestaziora deitu du gaurko Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak. Hogei bat eragile batzen ditu: besteak beste, EHIGE, Heize, Steilas, LAB -ez dago manifestaziora deitu zutenen artean, baina bat egin du protestarekin-, Ikasle Abertzaleak eta Ikama.
Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak Henrike Knörr irakasle eta euskaltzain zenaren omenezko ekitaldi bat egingo dute, eta, besteak beste, haren artikuluez osatutako liburu bat aurkeztuko dute.
"Vuelta al país de Elkano" sekulako dibulgazio-liburua da. Zabalkunde arloan gutxitan aurkitzen den horietakoa. Erabat gomendagarria, erraz eta gustura irakurtzekoa. Nire biloba bakoitzari ale bana oparitzeko modukoa. Ander Izagirre kazetaria da, kazetari ona. Jakinmina du, galdetzen daki, areago biltzen eta, zer esanik ez, kontatzen.
Legea betearazteko dagoen erakundea legea urratzeko funtzionatzen ari da, bere burua legegileen gainetik jarrita, euskarafobia ikur. Euskararen Defentsarako Sareak egin du gaur bere ibilbidearen bigarren ekintza: Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean bildu gara hainbat lagun, erakunde honen euskarafobia salatzeko.
Probatu ditugun patata tortillen bilduma duzue hemen, bakoitzaren inguruko gure iritzi zehatzarekin: 01 El Pino taberna. Tortilla ikaragarriak egiten dituen auzoko taberna xumea. Tortilla oso mamitsua da, eta gorritutako patatarekin doa, guri gustatzen zaigun bezala. Taberna txikia, erosoa eta prezio oso apalekoa. 02 Sagartoki. Gasteizko taberna mitikoa da.
Agerraldia egin dute gaur Bizkaiko Metalgintzako, PCBko, Petronorreko eta Tubacexeko gatazkengatik inpuntatutako langileek Laudion. Aintzane Mendiari elkartasuna adieraztea izan da ekimenaren xede nagusia, langile horrek datorren astelehenean deklaratu beharko baitu Gasteizko epaitegian, Tubacexeko greba mugagabean atxilotua izan ostean.
Gaur goizean aske utzi dute Jon Gurutz Maiza Artola preso etxarriarra, betetzen ari zen zigorra bukatzean. Hala azaldu du Etxeratek. Maizak 1978an ihes egin zuen, eta 2007ko garilean atxilotu zuten Rodezen (Frantzia). Martutenen egon aurretik La Santé, Saint Maur eta Lannemezaneko espetxeak ezagutu ditu. Zigorra Frantzian ezarri zioten arren, Martutenen egon da azken zazpi hilabeteetan.