Euskaraldiaren testuinguruan, Pantailak Euskaraz taldeak Pantailaldia egitasmoa abiatuko du ostiralean. Azaroaren 11tik 18ra, mota guztietako pantailetan euskarazko edukiak erabili, kontsumitu edo sortzeko erronka joko diete herritarrei. Bi helburu nagusi ditu ariketak: euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta euskarak pantailen munduan dituen gabeziak azaleratzea, erakundeek pausoak eman ditzaten.
Escucha y descarga los episodios de Konpainia Karrikako Amesgaiztoa gratis. Urtero bezala, aurten ere Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean ibili gara; orain, balantzea egitea tokatzen da: zer ikusi dugun, zer gustatu... Programa: Konpainia Karrikako Amesgaiztoa. Canal: Canal de Konpainia Karrikako Amesgaiztoa. Tiempo: 47:08 Subido 07/11 a las 12:14:45 95733473
Informatu genuen urrian nola MetaBergara edo Bergara birtual bat eraikitzen ari ziren. Emaitzak eta prozesuaren azken txanpa joan den larunbatean Bergaran egindako Wolfram Encounter delakoan aurkeztu zituzten.
Garai txarrak lirikarentzat", idatzi zuen Bertold Bretch-ek 1939an nazismo alemaniarraren igoera betean. Gaurkoak ez dira hobeak, zoritxarrez. Azken hamarkadetan eltzean su motelean egosten joan den erreakzioak eztanda egin du. Mugimendu emantzipatzaile desberdinek 60-80ko hamarkadetan irabazitako eskubide material eta zentzu komunek eskuin muturraren erreakzioa ekarri zuten 90eko hamarkadan.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak, Euskaraldiaren 2022ko leloaaren haritik ("Hitzez ekiteko garaia da").
Populismoa gehiengoak entzun nahi duena esatea bada, bertsolariak ere badu ideia-populistetara lerratzeko joeratxoa (txapelketan batez ere). Txaloak eta puntuak jokoan, zer premia lokatzetan sartzeko, zertarako hasi gehiengoaren uste osoak zartatzen edo konbikzioetan atzamarka? Baliatu unea, hartu posizio erosoa, egin geldialditxoa azken puntuan... eta voilá! Jendea poltsikora. Irungo intxaurrak hamalau...
Jauzirako Prest izenpean, 2022ko azaroaren 10 eta 11an "Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa" hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Gasteizko San Prudencio Fundazioan. Ezagutzaren unibertsalizazio kontzeptuarekin esan nahi da normalizazioaren azken helburua, euskararen ezagutza euskararen lurraldean %100ean helburuan ezartzea. Azaroaren 9a arte dago izena emateko epea.
Gero eta gehiagok dakite euskaraz, baina gutxiagok erabiltzen dute etxean. Ondorio makur hori atera daiteke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentsutik -joan den astean argitaratu zuten-. Hara: 1991n baino 400.000 herritar gehiagok dakite euskaraz (populazioaren %43k), baina etxeko hizkuntza euskara dutenak orduan baino 2.000 gutxiago dira (%13ko erabilera).
Hitza ez zen xaloa. Ama hizkuntza, bertakoa, propioa, etxekoa, herrikoa, jatorrizkoa, indigena, autoktonoa, tradizionala, nazionala, natiboa, tokian tokikoa... Askotariko espresioak baliatzen ditugu inposatzaileak edo/eta hegemonikoak ez diren hizkuntzak izendatzeko. Bakar bat ere ez da ez zehatza ez xumea. Lehendabizikoak ama du ardatza; bertakoa izateak, geografia; propio hitzaren jabetza-kargak enbarazu egingo dio bati baino gehiagori; etxekoa izatearen metaforak mugatu egiten du espresioaren hedadura.
«Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia izango da Bilbon, azaroaren 16an. Aiora Jakak, Miren Agur Meabek eta Patxi Zubizarretak parte hartuko dute Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenaren inguruko solasaldi honetan,
Bi estaturen zapalkuntza pairatzen duen, baina oraindik ere hizkuntza eta kultura berezkoak dituen herri baten biziraupenerako, funtsezkoa da hezkuntza-sistema propioa eraiki ahal izatea. Espainiako eta Frantziako oinarrizko legediek eta epaileek, erabat mugatzen dituzte Euskal Herrian hezkuntza alorrean ere har daitezkeen erabakiak. Hori dela-eta, fikzio hutsa litzateke baten bitartez hezkuntza eredu propio bat gara daitekeela pentsatzea.
Euskararen erabilerari buruz egindako ikerketa guztiek diotenez, herritar asko gaztelaniaz edo frantsesez mintzatzen dira, euskaraz jakin arren. Zergatik gertatzen dira joera horiek? Gaia oso konplexua da, eta lerro hauen helburua ez da arazo hori bere osotasunean aztertzea. Jokamolde horren oinarriak mota desberdinetakoak izan daitezke.