Informatu genuen urrian nola MetaBergara edo Bergara birtual bat eraikitzen ari ziren. Emaitzak eta prozesuaren azken txanpa joan den larunbatean Bergaran egindako Wolfram Encounter delakoan aurkeztu zituzten.
Urtero egiten den topaketa da Wolfram Encounter, eta kontua hasi zen urtero bezala, goizean, League of Legends txapelketa batekin. Arratsaldean, berriz, euskarazko bideojokoak probatzeko espazioa zabaldu zen, eta horretan Minecraft jokoa izan zen protagonista. Game Erauntsia elkartearen eskutik, Bergara bloketan eraikizeko proiektua abiatu dute eta horretan kolaboratu zuten.
Lan hau bideratu ahal izateko, datu libreekin lagundu dira. Adibidez, Bergarako mendien altuera sortzeko, Copernicus zerbitzu europarraren mapa erabili zuten.
Ondoren, bero mapa horrekin eta beste programa bat erabilita, Bergarako lurrak blokeetara bihurtu zuten. Hala ere, kaleak eta errekak margotzeko, eskuzko lan dezente egon zen. Hona irudi sorta:
Azalpen teknikoa Twitch-erako gorde zen, hemen.
Erantzun
Sartu