Gure bizitzari estuki lotuak dira Imanolen kantak. Hau ez da gure meritua, amaren oparia baizik. Oraindik ere kantuotako hamaikatxo punchline ditut iltze gisa azalaren barnean. Transmisioa esaten omen diote. Gurasoak Gipuzkoatik Nabarrara aldatu zirenean asteburuero egiten genuen joan etorria eta Berriozar atzean utzita beharrezkoa zen "Lau Haizetara... Donostiatik Iruñera" boz gora ematea.
Berdin zait, pasadan, jende hori guztia eguzkitako betaurrekoek erabat estaltzen ez didaten nire aurpegi zargalduaz jabetzen bada. Berdin zaizkit beroa, eta klima aldaketa, eta hilabeteen eta urtaroen arteko dantza ero hau. Udazkenak zeharkatu izan banindu bezala hartu bainau azaroak, barrua hustuta eta kanpoa zimelduta.
Ulertzen dut pertsonak gogoratzeko data borobilak hautatzearena. Ezker-eskuin zeharkatzen naute efemerideek neu ere, hainbeste, ez baitut jakiten egunekin zer egin ez badira zerbaiten urteurren. Horregatik egiten zait ulergarria Imanol maite dutenek 75 zenbakia hautatzea ere. Baina zifra nik hautatu beharko banu, 73 litzateke.
Tokikom Sariak banatu zituen atzo euskarazko tokiko hedabideen Tokikom Elkarteak. Aurreko urte batzuetan (ikus adibidez 2020ko eta 2021eko edizioak) kazetaritza lan zehatzak banatu izan dituzte, baina oraingoan gehiago izan da ospakizun bat: elkarteak bere bazkideak saritu dute, elkartuta dauden 28 erakundeak, eta Euskaltzaleon Topagunea ere bai, bazkide sortzaile gisa. Atzo izan zen ekitaldia, ArantzazuLab-en.
Euskal Herri osoa aintzat hartuko duen egitura "egonkor eta iraunkor" bat sortzea proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea koordinatuko duena eta Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak, Euskaltzaindiak eta herri ekimeneko euskaltegiek osatua. Aize Otaño AEK-ko kideak eta Joxerra Olano IKAkoak aurkeztu dute proposamena, Gasteizen, euskararen jakintza unibertsalizatzeari buruzko jardunaldietan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bat izango dugu laster, eta horri begira itxaropenak bezala, zalantza eta kezkak sortu dira. Bakoitza bere lubakian jartzea da aukeretako bat; edo elkarlanean jardun eta gaiak perspektibarekin begiratu eta aztertzea beste bat. Ikastolok bigarren horretan kokatu gara.
Ceutatik omen zetorren 1936ko uztailaren hastapenetan Lodosan lur hartu zuen zirkua. 50 bat lagunek osatua zen, artista eta langile. Denen buru, Aristide Anastasini izeneko italiar bat, neguko kanpaina Afrika iparraldean ematen zuena, eta udaberrirako penintsulara egiten zuena jauzi, puntatik puntara zeharkatzeko. Gibraltarko itsasartearen bestaldeko espainiar kolonietan kontratatutako artistekin heldu zen Erriberara.
Ez dago ilunik argirik gabe, eta Arrate Egañak (Errenteria, Gipuzkoa, 1963) eskala osoa jaso nahi izan du Itzalen distira liburuko ipuinetan (Erein). Ezohiko egoeretan harrapatutako pertsonaiak marraztu ditu, eta sakrifizioaren orbana sumatzen du denengan: oroitzapen lazgarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia, aitaren hileta elizkizuna fede krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa, fikzioaren adikzioak zulo batean sartu duen emakumea...