Teknologia albisteak

Tokikom Sariak, elkarte honen 10. urteurrenaren aurre-ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-12 : 13:56

Tokikom Sariak banatu zituen atzo euskarazko tokiko hedabideen Tokikom Elkarteak. Aurreko urte batzuetan (ikus adibidez 2020ko eta 2021eko edizioak) kazetaritza lan zehatzak banatu izan dituzte, baina oraingoan gehiago izan da ospakizun bat: elkarteak bere bazkideak saritu dute, elkartuta dauden 28 erakundeak, eta Euskaltzaleon Topagunea ere bai, bazkide sortzaile gisa. Atzo izan zen ekitaldia, ArantzazuLab-en.

10 urteko historia bete du Tokikomek, eta sari edizio horrek hori nabarmendu nahi izan du. Guztiarekin, hamargarren urteurrenaren ospakizun publikoa egiteko, taldea beste ekitaldi handiago bat prestatzen ari da, 2023ko lehen hiruhilekorako.

Egun 28 bazkidek osatzen dute Tokikom, guztira 74 hedabide kudeatzen dituztenak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Guztira, 240 langilek dihardute taldeko komunikabideetan, %58 emakumezkoak, eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara iristen dira. Gaur-gaurkoz, Tokikom taldeko edizio digitalen trafikoa euskarazko medio ez-publikoak batzen dituen Hekimen elkarteko guztien %63 da. Webgune horietako asko Tokikom Plataforma deritzon azpiegiturarekin eginak daude, Sustatu egiten duenCodesyntax-en produktu bat, Sustatu bezala Dhango azpiegituran eta Python lengoaian (software librea) oinarrituak.

Sarien ospakizuna jardunaldi batekin osatu zen. Horren kronika Tokikomen webgunean bertan, Joxe Rojas, Alaitz Artolazabal eta Iban Arantzabal Tokikomeko presidentearen hitzekin. Argazkia, Arantzabalen parte-hartzekoa.

Erantzun

Sartu