Teknologia albisteak

2020ko Tokikom sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-18 : 10:33

2020ko Tokikom Sariak banatu zituen atzo Euskarazko Tokiko Komunikabideen Tokikom sareak, Topaguneak sortu zuen elkarteak. Lau sari lau kategoriatan, horien artean komunitateak aukeratutakoa aurten lehen aldiz.

Edukirik onena, Anbotok Zaldibarko zabortegiko hondamendiari eskainitako erreportaia bat. Harrezkero ere, gaia jorratzen jarraitu dute, nola ez.

Azalik onenaren saria Debagoieneko Puntua aldizkariak eraman zuen, Suizidioa izenburu eta gai zuen irudi indartsuarekin.

Ikus-entzunezko eduki onena, Erlo Telebistak eta Baleikek egindako lana, "Zumaiako marea errotaren arrastoaren bila" erreportaia, 3D irudi eta guzti garatua. (artikulu ilustrazio nagusirako irudi horietako bat aukeratu dugu). Euskal Herrian erabili izan ziren marea-errota edo itsas-erroten arloan, ezagutza berreskuratu eta gordetzeko lan interesgarri bat.

Goiko hiru sari horiek epaimahaiaren erabakiz izan ziren. Edorta Aranak, Tania Arriagak eta Zuriñe Maguregik osatu dute aurten epaimahai hori, baina aurten berritasuna izan da komunitatearen saria, bozketaz emana, eta hori lan honek eraman du:

Aiurri aldizkariak antolatutako “#Bertsovid-19” ekimena, pandemiaren itxialdiko garaian egindako ikus-entzunezko esperimentu interesgarri bat.

Gogoratzeko, hauek ziren sarietako hautagaitzak. Informazio gehiago: Tokikom.

Erantzun

Sartu