Wikipedia, Entziklopedia askea Irulegi gaztelua Lakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena. 1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumondarren beldur. Irulegiko gazteluaren ondoan dagoen Irulegiko herrixka, Brontze Aroan baskoiek okupatua eta Sertorioren gerraren garaian erre eta hustu zena.
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Irulegi mendian, Aranguren bailaran (Nafarroa), dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik. Ikerketa horiek Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker egin dira. Aurkezpenean parte hartu dute: Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Manolo Romero, Aranguren Ibarreko Alkateak eta Mattin Aiestaran, indusketaren Zuzendariak.
Gizartea Irulegiko eskua I. R. | EITB MEDIA Iberiarren sistema grafikoa moldatuta, bost hitz idatzita dituen esku formako brontzezko xafla bat aurkitu zuten iaz Aranzadiko arkeologoek Irulegin, Burdin Aroko herrixkaren aztarnategian (Nafarroa). Hala, baskoiak alfabetatuta zeudela eta idazketa lantzen zutela ondorioztatu dute adituek.
Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Ahurrean idatzirik dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena.
Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Ahurrean idatzirik darama hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena.
Haur- eta Gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa antolatu dugu eta izena emateko epea ireki dugu. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 3an amaituko. Datorren edizioaren nobedaderik nabarmenena da Gasteizen egingo dugula. Hain zuzen, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Aldaketarekin ikasle berriak erakarri nahi ditugu. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. Ondoren, onartuak izan direnei jakinaraziko diegu abenduaren 12an. Ikastaroan 30 lagunentzako tokia dago.
Barrionuevo Espainiako barne-ministro ohiaren azken elkarrizketa mingarriarekin ohartu dira batzuk egindako kaltea aitortzearen garrantziaz. "¡Secuestrad a Larretxea!" aginduak "¡ETA, mátalos!" hura gogorarazi digu hainbati, estatuaren baliabideekin egindako delituak izatearen larrigarriaz. Espainiako hedabideetan hain asaldura txikia eragin duten adierazpen higuingarri horiek, Memoriaren Egunaren ingurumariek, Imanol kantariaren heriotzaren urteurreneko zirrarek...
Durangoko finalaurrekoan, Aitor Bizkarraren ganbarako lana. Hau izan da BTN22ko finalaurrekoetako lehen itzuliko ganbarako lanik puntuatuena (153,5). Erreferentzietan, Mec de la rue esamoldea eta Flow 2000 abestia, Bizkarrak berak esana oso gustoko duela, eta ekarri zuela bertsoetara, "atmosfera kultural bat, erreferentzia-sistema oso bat" iradokitzen zuelako.
Ongi etorri Mattapoisettera. Komunitate libertario eta harmoniatsua. Klasea eta generoa abolituta geratu dira hemen, teknologia neurriz erabiltzen da eta soilik guztien onurarako. Buru osasuna bereziki zaintzen da Mattapoisetten, hainbat terapia daude eskuragarri, eta baita "atseden mentalak" hartzeko paradak ere.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako (RAKS) 2022ko edizioa azaroaren 30ean ebatziko da, eta han emango diren bi sarien finalistak jakinaraziko dituzte aste honetan. Baita Ohorezko Mugarri izenarekin omenduko dituzten bi lagunen izenak, Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.
Euskaltzaindiaren ohar bat, Behobia-Donostia lasterketa ospetsua dela-eta (gaur da 2022koa), tarteka horrelako esaldiak aurki daitezkela eta hedabideetan: "Dorsalak bularrean jarriko dira tolestu gabe, ikus daitezen", "Mendi-lasterketaria, suhiltzaile profesionala eta ekintzailea da". Okerrak omen daude, adibidez, bi esaldi horietan. Akademiak diosku laster egin, lasterka egin, korri egin eta korrika egin arautu dituela aditz gisa eta ‘laster egiten duena’ edo ‘lasterketa batean parte hartzen duen pertsona’ izendatzeko, lasterkari edo korrikalaria dela. Eta gauza gehiago.
La Casillatik abiatu da larunbat arratsalde honetan EH Bilduk antolatu duen manifestazioa eta milaka pertsona mobilizatu dira "euskal olatu erraldoian", Euskal Herriak egungo krisialdiari aurre egiteko duen gaitasuna erakutsi eta gaurko errealitatea iraultzeko xedez. Horretarako oinarri, "askatasuna eta berdintasuna". 'Independentzia' oihuen artean hasi da @ehbildu ren manifestazioa Bilbon.