Rozalén (Albacete, 1986) emakumezko kantari espainiarra da, eta bere disko berrian bakarka euskarazko kantu bat sartzea erabaki du. Xabier Leteren hitzekin hain ezaguna egin zaigun Xalbadorren Heriotzean bertsio batera ekarri du, bikain gainera. Aurretik euskal artistekin euskaraz grabatu izan du (hemen Olatz Salvadorrekin eta Zea Maysekin), eta euskararekin eta Euskal Herriarekin lotura bereziak izan dituela ere esan izan du Rozalenek, El Hijo de la Abuela bere kantuan dagoen historia kontatu izan duenean adibidez.
Erantzun
Sartu