Zumaiako hitz bereziak: MARRUA
2022-11-26 00:42
Behien eta antzekoen orroari diogu Zumaian eta inguruan "marrua". Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago, adibide hauekin: "Beyak marruaz ai dia/Beyak marrua batzuk iñatik, ezkendun susto handik hartzen". Txilikuk Antigoaleko hiztegian dio "makakorro" erabiltzen dutela Zarautzen. Hiztegietan "marru" lehenetsita dago, baina gurean "bi marrua" edo "marruaka" esateko ohitura dago, amaierako -a eta guzti.
Txioak (10)
-
Xabier Azkue Ibarbia @xabierazkueBeste oihu mota bat ekarri dugu aste honetan: MARRUA. Amaieran -A eta guzti, MARRUAKA esaten dugu Zumaian. baleike.eus/komunitatea/Eu…Karlos Aizpurua Etxarte @aizpuruaetxarte@xabierazkue Oiartzunen negarrez ari zenari esaten genion "marruez ai da". Orain ez dakit hala erabiltzen den. Eta trufako kantatxo batean ere aipatzen genuen: "Leheno marruez ta oain parrez errotako atsuakin ezkondu nahi ez!"Karlos Aizpurua Etxarte @aizpuruaetxarte@xabierazkue Oiartzunen negarrez ari zenari esaten genion "marruez ai da". Orain ez dakit hala erabiltzen den. Eta trufako kantatxo batean ere aipatzen genuen: "Leheno marruez ta oain parrez errotako atsuakin ezkondu nahi ez!" @ElhuyarHizkAinara Lasa Perez @ainarissIraitz Lazkano @iraitzlazkano@xabierazkue Marrusa/marrusaka ganadua gurean!Xabier Azkue Ibarbia @xabierazkue@iraitzlazkano Iparraldeko marruma/marrumaka bikotearen antzekoa! ????Olatz Arbelaitz Gallego @OlatzArbe
-
baleike @baleike[KOMUNITATEA] Zumaiako hitz bereziak: MARRUA baleike.eus/komunitatea/Eu… #zumaia
Erantzunak kargatzen...