Aste honetako Twitcheko eta Segura irratiko zuzenean, nola Hikaldian ari diren Goierri aldean, halaxe egin diote elkarri, noka eta toka, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak eta Olatz Etxeberria Segura Irratiko esatariak. Eta horreka jardun dute, aktualitate teknologikoa komentatuz: nola jaitsi daitekeen norberaren edukia Twitterretik, adibidez, eta Futbol Mundiala hor dela-eta, hori eta beste ikuskizun batzuk modu piratan nola ikusten diren gaur egunean.
Hona emanaldia:
Erantzun
Sartu