Teknologia albisteak
43

Publikotasuna birdefinitzeko ahots berrien beharra

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-08 : 18:59

Bada tarte bat Hezkuntza Lege berri baten ilusio eta mehatxuak aldebitik aldaroka jarri duela hezkuntza-komunitatea. Elkar-ulertze saiakera izan da hezkuntza ituna sinatu zutenen nahia, edo, behintzat, 1993an Buesa legearekin irekiak geratu ziren zauriak ixtea eta aro berri bat zabaltzea. Halarik ere, lehenengo Onarpen Dekretuaren zirriborroa mahai gainean, horrek, herritarrenak diren hezkuntza alternatibak ezerezean uzteko ahalegina dirudi.

Publizitatea

9

Eskola denentzat izan dadin

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-08 : 17:34

Nola lortu euskara bultzatzea hura ulertzen ez dutenak alde batean utzi gabe? Nola bermatu ulertzen ez dutenen parte hartzea, euskara alboratu gabe? Hainbat herritan eta gunetan sortu da korapilo hori; oraindik ez du konponbide argirik, ordea. Korapilo hori askatzeko saiakeran ari dira Zaldibiako eskolan (Gipuzkoa) joan den urteaz geroztik.

Ikertu Nahien: mugaz gaindi landa eremua lantzeko

Sustatu
2022-12-08 : 10:29

Ikertu Nahien proiektua Baztango Udalak bultzatzen du. Landa-inguruneari buruz gogoeta modu egituratu sistematikoan egiteko gunea sortzea da koxka. Asmo horrekin Baztango Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa egituratzen hasi ziren 2021 amaieran, eta horren emaitza da orain, Euroeskualdeak babestutako IKERTU NAhiEN proiektua berria.

#57DA // Ate irekiera

2022-12-08 : 10:00
25

TV3ek 'streaming' plataforma bat jarriko du martxan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-07 : 22:12

CCMA Kataluniako Ikus-Entzunezko Hedabideen Korporazioak plan estrategiko berria aurkeztu du, etorkizuneko erronka eta helburuak definitzeko. Rosa Roma korporazioko presidenteak iragarri duenez, OTT edo streaming plataforma bat sortuko dute. Katalanezkoak izango dira eduki guztiak, eta doan ikusi ahalko da. "CCMAren helburua da herritarren kohesio ardatza izatea, kalitatezko katalanezko edukiekin, eta mundu osoarengana iristea", adierazi du Romak.

34

"Euritan dantzan", Ibon Fernandez Iradiren etxeratzea aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-07 : 21:18

EITB maratoiak esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzaren alde zabaldutako erronkaren harira, Ibon Fernandez Iradi preso lasarteoriarraren egora salatu dute. Maratoi horri begira, dozenaka bideo elkarbanatzen ari dira sareetan kolektibo zein norbanako ezberdin eta, horren parte, Fernandez Iradiren lagun eta senitartekoek esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzaren alde egin nahi izan dute, bere etxeratzea aldarrikatzearekin batera.

Durangoko Azokako tekno-berritasunak komentatzen, tartean Appa Hi berritua

Sustatu
2022-12-07 : 13:22

Durangoko Azokaren egunak direla eta, Sustatuko Luistxo Fernandezek eta Segura Irratiko Ainitze Jauregik bertako Kabia egitarau digitaleko kontuak komentatu dituzte. Tartean, Appa Hi aplikazioa berrituta aurkeztu dela, non eta lehen Oñatiko hitanoa ikasteko balio zuen, orain euskara baturako ere balio duen (eta etorkizunean beste euskalki aldaera batzuk ere sartu dira). Aplikazioa zuzenean erakutsi ahal izan dugu bideoz Twitchen.

29

"Pena ematen dit pilota halako enpresen eskuetan egoteak"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-07 : 10:48

Erretiroa hartuta, lehen apeta betetzear dago Mikel Larunbe (Galdakao, Bizkaia, 1993): Patagoniara (Argentina) joango da ostiralean. Hamabi egun egingo ditu han, bakarrik. Bidaia prestatzen ari da. "Badut gogoa hara joateko", dio. Duela hamar egun jokatu zenuen azken partida profesionaletan. Zer moduz zaude? Ondo. Ez dut igarri sekulako aldaketa.

9

"Ez dugu berogailua ordaintzeko dirurik, sakrifizioak beti daude langileon gain"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-07 : 09:54

Pobrezia energetikoa gogorra dela kontatu digu Etxeberriak, gainera galdara komunitarioa daukate eta piztu gabe ere 120-140 euro ordaindu behar dituzte hilean. Duela lauzpabost urte lana zuten bikotekideak eta berak, "bikotekidea kalean gelditu zen foru aldundiaren murrizketekin, ni ere langabezian geratu nintzen pandemia tarteko, eta han-hemenka lan solteak lortzen joan gara ordutik, baina juxtuan bizitzen.

Appa Hi aplikazioarekin euskara batuko hitanoa praktikatu daiteke orain

Sustatu
2022-12-07 : 09:14

Appa Hi! aplikazioa duela urtebete kaleratu zen, Badihardugu elkarteak eta Oñatiko Udalak bultzatuta, Oñatiko hitanozko formak praktikatzen laguntzeko. Eguneraketa izan du aplikazioak oraintsu, eta erabiltzaileak bi trebakuntza-bide aukeratu ditzake: Oñatiko euskalkikoaz gain, euskara batuko hitanoa integratu da aplikazioan. Badiharduguk gaur abenduak 7, Durangoko Azokan, aurkeztuko du aplikazioa 18:30etan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››