Teknologia albisteak

Appa Hi aplikazioarekin euskara batuko hitanoa praktikatu daiteke orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-07 : 09:14

Appa Hi! aplikazioa duela urtebete kaleratu zen, Badihardugu elkarteak eta Oñatiko Udalak bultzatuta, Oñatiko hitanozko formak praktikatzen laguntzeko. Eguneraketa izan du aplikazioak oraintsu, eta erabiltzaileak bi trebakuntza-bide aukeratu ditzake: Oñatiko euskalkikoaz gain, euskara batuko hitanoa integratu da aplikazioan. Badiharduguk gaur abenduak 7, Durangoko Azokan, aurkeztuko du aplikazioa 18:30etan.

Honela funtzionatzen du Appa Hi aplikazioak: 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator: partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera dauka erabiltzaileak. Bestela, berriro saiatu daiteke: partidak errepikatu ditzake. Nahi beste aldiz, ondo egin arte. Astero errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Bakoitzak bere erritmora egin dezake prozesua. Galderei zuzen erantzuten eta mailak gainditzen doanak, azkarrenak, bost astean lortuko du noka eta toka egitea.

Hauek dira helbideak eskuratzeko, doan:

Instalatu ondoren, aukera irekia, modu batean edo bestean ekiteko ikasketari:

 

Egun aukera horiek agertzen diren bezala, aplikazioa prestatu dute garatzaileek (CodeSyntax-ek, Sustatu eta Egunean Behin-en egileak), beste hitano molde batzuk ere gehitu ahal izateko, aplikazioaren irismena handitzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago