Ikertu Nahien proiektua Baztango Udalak bultzatzen du. Landa-inguruneari buruz gogoeta modu egituratu sistematikoan egiteko gunea sortzea da koxka. Asmo horrekin Baztango Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa egituratzen hasi ziren 2021 amaieran, eta horren emaitza da orain, Euroeskualdeak babestutako IKERTU NAhiEN proiektua berria.
Delako prouiektu honetan ez bakarrik dago Baztango Udala, baita EHU, NUP eta ESTIA unibertsitateak eta L'́Atelier des Jours à Venir, mugaz gaindiko eragile akademikoen lankidetza sare bat osatuz.
Ikertu Nahien-ekin, Euroeskualdeko landa eremuan eragin positiboa duten diziplina anitzeko irtenbideak sortuko dituzten ikerketa-proiektuak sustatuko dira. Akitania Berria, EAE eta Nafarroako eragile Akademikoen Sare bat sortu asmo da horretarako, eta eragileak eta ideiak bilzeko, "saretzeko interes adierazpen bat" plazaratu dute.
Ideiak dituenak, horra aurkez ditzala formularioak betez urtea buka aurretik. Eta zer motako ideiak, ba, oinarrian landa-eremuaren errealitateari lotuak, baina aldi berean izan daitezela asmo:
Formularioa hemen eta informazio gehiago, webgune honetan.
Erantzun
Sartu