Teknologia albisteak
10

Jo Nesbo Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-31 : 10:51

Aberatsentzako hiria dugu Donostia. Aberastasuna segurutzat jotzen duten eta, aldi berean, pribilegiatuak direla dakitenen lekua da. Donostiarrak ez daude harro beren posizioaz, baina ez dira horretaz lotsatzen. Arruntak diruditen autoak gidatzen dituzte. Alta, autoen mundua ondo ezagutuz gero, erraz igarriko diozu auto horiek auto arruntek halako bi balio dutela.

Publizitatea

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du

2023-01-01 : 10:16

Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du Loraldiaren deialdi honek. Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen  xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. 

'Habiak' kontzertua

2022-12-30 : 16:00

2022ko Abadia saria Garabide elkartearentzat

Sustatu
2022-12-30 : 09:58

Gipuzkako Foru Aldundiak Abadia saria ematen du urtero, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak omentzen ditu. 2022koa Garabide Elkarteak jasoko du, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Argazkia da, adibidez, Nasa herri kolonbiarreko lagun natzuk Durangoko Kurutziaga ikastolan egon zirenekoa, Garabidek gonbidatuta.

16

Ekonomiak larritzen gaitu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-30 : 00:32

Emantzipatzea, lan merkatura sartzea edota lan duin eta kalitatezko bat edukitzea dira euskal gazteon artean atsekabe handiena sorrarazten diguten gaiak. Ekonomiari buruzko arazo horiek dira, kontu politiko edo beste hainbaten gainetik, 16 eta 35 urte arteko pertsonen egunerokotasunean ardura handiena pizten dutenak. Egoera hau Gurea Geroa izeneko makro inkestan oinarritutako txostenak jasotzen du.

Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak lasterketak.eus atarian

2022-12-31 : 10:15

Hau da marka! 130! Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak Lasterketak.eus atarian. Urtero bezala, Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak bildu nahian gabiltza. Dagoeneko 130: 7 Araban, 28 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 58 Nafarroan eta 1 Iparralden.

20

Bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat aurkitu dute Amazonian! (Abenduak 28ko Inozentada!)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-28 : 14:42

Gaur goizeko 8retan jaso dugu deia Bogotatik: Australiako "Reseach Center for Endangered Languages" erakundeko bi hizkuntzalarik, orain arte ezagutzen ez zen Amazoniako tribu bat aurkitu dute eta ditugun datuen arabera, bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat hitz egiten dute. Fred Martin eta William Taylor uztailean abiatu ziren oihanera, linguistikoki sailkatu gabeko tribuen bila, Mongabay web gunean, [...]

14

Hizkuntza baskonikoa izan dezakeen beste objektu bat aurkitu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-28 : 12:01

Basquiñuelas herritik gertu dagoen soro batean malko edo hosto baten itxura duen berunezko objektu bat aurkitu dute. Lehen zantzuen arabera, baskonikoa izan daitekeen testu bat azaltzen da bertan, baina momentuz ez da idazkun horren interpretazioaren inguruko argibiderik zabaldu. ALEAk jakin ahal izan duenez, objektua alberjinia soro batean agertu da, testuinguru arkeologiko garbirik gabe.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››