Teknologia albisteak

2022ko Abadia saria Garabide elkartearentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-30 : 09:58

Gipuzkako Foru Aldundiak Abadia saria ematen du urtero, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak omentzen ditu. 2022koa Garabide Elkarteak jasoko du, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Argazkia da, adibidez, Nasa herri kolonbiarreko lagun natzuk Durangoko Kurutziaga ikastolan egon zirenekoa, Garabidek gonbidatuta.

Euskararen normalizazioa prozesuan ikasitakoa atzerrian beste komunitate batzuekin aplikatzea, horixe Garabideren merituetako bat, sari honek errekonozitua. "Lan horrek bi norabide dituela ere erakutsi dute, alegia, euskararen komunitatean badugula erakusteko moduko esperientzia metatua eta, aldi berean, haiek badutela guri zer irakatsi hizkuntzarekiko jarreretan eta bizipenetan", adierazi zuen Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak sariaren berri ematean.

Garabidek ondoko helburu nagusiak ditu:

  • Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuen lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
  • Munduko hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiketu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren esparruetan gauzatzea, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarrita.
  • Euskararen eta euskal kulturaren garapenean ari diren erakundeek beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariek Euskal Herrian zein bide egin den ikus dezaten.

Sariaren emanaldia noiz izango den ez dago zehaztua. Pandemiaren garaitik, egutegia apurtxo bat mugitua dago. 2021eko sarituak, Fagor taldeak, aurtengo martxoan jaso zuen adibidez bere saria.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu