Teknologia albisteak

Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak lasterketak.eus atarian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-29 : 17:48

Hau da marka! 130! Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak Lasterketak.eus atarian. Urtero bezala, Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak bildu nahian gabiltza. Dagoeneko 130: 7 Araban, 28 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 58 Nafarroan eta 1 Iparralden.

Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak biltzeko ahalegin berezia egin dugu eta bete-bete dugu gure egutegia. 14 urte bete berri ditugun urte honetan hauek dira (momentu honetan) erregistratuta ditugun lasterketak:

7 Araban, 28 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 58 Nafarroan eta 1 Iparralden.

Mota guztietako lasterketak aurkituko dituzue, batzuk oso konpetitiboak eta beste batzuk ordea mozorrotuta egiteko eta jai giroan. 

Aukeratu horietako bat, ziur etxetik gertu bat izango duzula, eta animatu urtea korrika egiten bukatzera!

*Zure herrian ospatzen dena zerrendan azaltzen ez bada, mesedez ondoko formularioa erabiliz bidali informazioa.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu