Ttap aldizkariarako egindako kolaborazioa da audio hau, Sustatuko editore Luistxo Fernandezek egina. Euskarazko Wikipedia iritsi da kalitate eta artikulu kantitate izugarri handietara, gure hizkuntzaren estatus globalari dagokionaren oso gainetik. Ahalegin horretan, itzulpen automatiko neuronalak lagundu digu, adimen artifizialaren alor interesgarri batek. Eta adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, non erakusten den artifizioak, teknologia berri honek, lagundu egin gaitzakeela euskarazko proiektuetan ere.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bidean zirela, gazteentzat eta orokorrean bertsozale guztientzat zerbait sortzeko beharra sentitu zuten Xalbat Alzugarai, Irantzu Idoate Funosas eta Leire Casamajouk. Ideia horretatik, Bertsuxurla proiektua sortu da. "Euskal Herri osoko bertsolari gazteen txapelketa informala da, lurralde desberdinetako bertsolari gazteak nahasten dituena" azaldu dio Xalbat Alzugaraik KAZETA.EUS atariari.
Wikipedia, Entziklopedia askea Artikulu hau aurkezleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus "Agirre". Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute ( Gasteiz, 1974ko urtarrilaren 1a) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria. 2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa.
Twitcheko euskarazko komunitatean aukera bat isilpean edo zabaldu dena azken hilabeteotan: modu pirata samarrean ikus-entzunezkoen euskarazko errentransmisioak. Gaur arratsalderako iragarri da bat: Harry Potter maratoia, euskarazko audioarekin... 8 filmak izango ote dira jarraian? 16.00etarako iragarria dago hasiera kanal honetan.
Eskola publikoa ala itunpekoa; tartean, ikastolak. Beste zenbaiten artean, eztabaida hori hauspotu du Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legea ontzeko prozesuak. Nondik dator bakoitza? Bi sareen jatorria eta bilakaera aztertu dute lau adituk, eta sistema dual horrek zer ondorio eragin dituen.