Twitch bidezko euskarazko zine-emanaldiak: gaur Harry Potter maratoia
Twitcheko euskarazko komunitatean aukera bat isilpean edo zabaldu dena azken hilabeteotan: modu pirata samarrean ikus-entzunezkoen euskarazko errentransmisioak. Gaur arratsalderako iragarri da bat: Harry Potter maratoia, euskarazko audioarekin... 8 filmak izango ote dira jarraian? 16.00etarako iragarria dago hasiera kanal honetan.
J.K. Rowlingen liburuak zazpi izan ziren, euskaratu zituen denak Iñaki Mendiguren itzultzaileak, eta film bihurtutakoan azkena bi partetan banatu zen. Hauexek dira beraz filmak hurrenkeran;
- Harry Potter eta Sorgin Harria
- Harry Potter eta Sekretuen Ganbera
- Harry Potter eta Azkabango presoa
- Harry Potter eta Suaren Kopa
- Harry Potter eta Fenixaren Ordena
- Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
- Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia
- Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatia
Gaurko emanaldiaz gain, Euskal Encodings biltegian ere badaude Harry Potterren euskarazko bikoizketak.
Eta Twitchen une jakin batean zer ematen duten jakiteko, edo ze tuitxlari ari diren esploratzeko: https://labur.eus/twitch-euskaraz 2022an euskaraz sortu den Interneteko baliabide interesgarrienetako bat.
Erantzunak kargatzen...