Barakaldoko (Bizkaia) gertuko kultur zerbitzuak kudeatzeko lehiaketa publikoan gutxieneko euskara maila eskatzea baliogabetu duen ebazpenari ez dio helegiterik jarriko udalak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren arabera, azpikontratatutako enpresei ezin zaie halako betekizunik jarri, ezin baitzaizkie hizkuntza eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatuetakoei.
Zumaiako kale izendegian bi leku-izen gehiago izango dira aurrerantzean. Izan ere, Gipuzkoako Erroten Egunean Marearrota eta Goiko Alberga plazak izendatu dituzte, eta ekitaldi bana egin dute memoriaren berreskurapen ariketa gisa. Mareaerrota plaza izendatu duten leku horretan bertan ez da geratzen errota haren arrastorik, baina historian eta oroimen kolektiboan lekua egin nahi izan diote, baita merezi duen garrantzia eman eta aitortu ere.
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak jakin-mina sortu du aro ezezagun bati buruz: Burdin Aroaren amaiera eta Erromaren hedapena. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?
Agertoki berria aurreikusten dute euskal presoen aferan, 2023ko urte hasieran urruntze politika amaitzea espero dute, eta agertoki berri batek ikur berriak sortzea dakar. Euskal presoen etxeratzea helburu izanik, aldarrikapenerako irudia moldatu dute, esanahiari hobe heltzeko asmoz. Euskal Herriko mapa kendu diote, baina geziei eutsiz: "Geziek erakutsi diguten bideari jarraiki, etxera bidea gertu mezua egia bihurtzen hasteko unea da".
2020. urtean hondoa jo zuen ETB1ek, eta inoizko daturik txikiena izan zuen. Hurrengo urtean gorantz egin zuen, eta aurten mantendu egin da. 2021eko batezbesteko bera izan du 2022an: %2,2ko ikusle kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Euskaldunen artean, apur bat gora egin du datuak: 2021ean euskaldunen artean %4,9ko kuota izan zuen ETB1ek, eta %5,1era igo da amaitu berri den urtean.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka argitaratutako ebazpenari larria iritzi dio UEMAk. Zehazki, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan. Egunotan ezagutarazitako ebazpenaren arabera, ezin zaizkie eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa...
Azkainen atxilotu zuten 2016an, Luhusoko armak suntsitzeko ekintza sinbolikotik aste gutxira. Azkeneko urteotan, Mikel Irastorza kazetari lanetan ari da Mediabasken. Parisen urtarrilak 5 ostegunarekin ukanen duen epaiketari begira, 90 kazetari baino gehiagok babesa eman diote. Euskaraz zein frantsesez, Euskal Herri mailako erredakzio anitzetako kideek, egoera azaltzen duen agiriaren bidez, sustengua erakutsi nahi izan diote.
Josu Lopez-Gazpio Munduko populazioa haziz joan da gutxienez azken 12.000 urteetan zehar. Azken hamarkadetan izugarria izan da hazkunde hori eta, gutxi gorabehera, hamabi urtetik hamabi urtera mila milioi pertsona gehiago izan gara munduan. 60ko hamarkadan 3.000 milioi biztanle zeuzkan munduak eta, gaur egun, 8.000 milioi baino gehiago gara.
1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain gure katalogoan). Streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix euskarazko azpidatziak erabiltzen hastea ona izan da iturri gehigarri bat bihurtu direlako horrelako materialarentzako. 2022ko bigarren erdian hasi zen plataformen emari hori, eta ikus-entzunezkoen zaletuentzat albiste ona izan da euskaraz horiek jarraitzeko ZerNonIkusi.eus webgunea sortu izana ere.
Banketxeko langileak bezeroari "hori online egin dezakezu" esaten dion bakoitzean, langilea paparretik heltzeko tentazioa izaten dut. Amorrarazi egiten nau norbere lanpostua mehatxatzen duen teknologia aholkatzen aritzeak eta, hara, nola diren gauzak, gaur nik horixe bera egingo dut. Meteorito batek kolpatu berri du lan-mundua.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) aurka egin du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka ebatzi. Zehazki, erabaki du euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako gertuko kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan. Ebazpenaren arabera, ezin zaizkie eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatu bati.