Teknologia albisteak

Wikipedia, artifizioak eta artifiziala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-02 : 16:05

Ttap aldizkariarako egindako kolaborazioa da audio hau, Sustatuko editore Luistxo Fernandezek egina. Euskarazko Wikipedia iritsi da kalitate eta artikulu kantitate izugarri handietara, gure hizkuntzaren estatus globalari dagokionaren oso gainetik. Ahalegin horretan, itzulpen automatiko neuronalak lagundu digu, adimen artifizialaren alor interesgarri batek. Eta adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, non erakusten den artifizioak, teknologia berri honek, lagundu egin gaitzakeela euskarazko proiektuetan ere.

Hemen audioa:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: