Teknologia albisteak

Hizkuntzen Artean: egoitza artistikoak Uharten eta Bokalen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-07 : 09:33

Hizkuntzen Artean Le Second Jeudi eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako proiektua da, eta Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzarako mikroproiektuak bultzatu nahi ditu, egoitza artistikoak babestuz Uharten eta Bokalen, Pirinioetako  sormen-prozesuak trukatzeko eta bereziki arreta eskainiz eskualdeko aniztasun linguistikoari.

Deialdiaren helburuetatik abiatzen diren ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein eremutako artistak. Egoitza artistikoko deialdia Pirinioetako hegoaldeko pertsona (edo kolektibo) bati (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Errioxa) eta iparraldeko beste pertsona (edo kolektibo) bati (Pyrénées Atlantiques (64), Hautes Pyrénées (65), Haute Garonne (31), Ariege (09), Pyrénées Oriental (66)) zuzenduta dago. Bi baldintzak betetzen dituzten lantaldeek osatutako hautagaitza bateratuak ere onartuko dira.

Egoitza artistikoa izango da:

  • Le Second Jeudi: 4 aste apirilean.
  • Uharte Zentroa: 4 aste maiatzean.

Diruz lagunduta ere egongo da egoitza, ikus baldintzak eta eskaera betetzeko arauak hemen.

Erantzun

Sartu