Teknologia albisteak

Kai Nakai: milioi bat ikustaldi Shakiraren beef-aren euskarazko bertsioarekin

Sustatu
2023-01-16 : 08:21

Joan den astetik ia ez dago beste konturik sareetan; Shakirak senar dibortziatu berriari, Gerard Piqueri, dedikaturiko beef bat (musikari edo ospetsuen arteko borroka edo desafio publiko bat, sare sozialetan edo musikaren bidez). Bizarrap ekoizle argentinarraren grabaketa baten bidez izan da eta oihartzuna sekulakoa izan da. Eta uhinaren aparretan, Kai Nakai abeslari euskaldunak ere bere bertsioa egin zuen eta milioi bat ikustaldi izan ditu jada.

Publizitatea

9

Euskaliptus

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 22:11

Euskalia. Alvarez Sarriegi. Umorea. Umorea mailua izan liteke. Uste dut esaldia Mikel Alvarez Sarriegi irakurri diodala hor nonbait. Uste dut. Baliteke. Akaso ez, baina axola al dio horrek? Ze umorea mailua bezala darabil idazle goierritarrak bere Euskalia (Elkar, 2022, 2021...

11

Hasi da maskaraden sasoia Maulen, lehenengo aldiz buhamerik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 17:30

kultura Zuberoa EITB Media Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan. Mauleko gazteek emango dute aurten maskarada, urtarrilaren 15ean hasita, eta guztira 15 emanaldi egingo dituzte, apirilaren 22an Maulen bertan bukatu aurretik. Usadioa da, izan ere, lehen eta azken emanaldia maskarada antolatzeko ardura duten gazteen herrian egitea.

15

Euskal dimentsioa faltan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 11:34

Zein abiapuntutatik, mundu ikuskeratatik, heltzen zaion EAEko Hezkuntza Legeari, norabide bat edo bestea hartuko du hezkuntza sistemak; erreproduzituko eta elikatuko du errealitate bat edo beste bat. Erro-errokoa den auzia da hori Arantxa Urbe eta Iratxe Retolazarentzat, baita Eusko Jaurlaritzak irailean ezagutarazi zuen lege aurreproiektua kritikoki aztertzeko iragazkia ere.

25

"Eskala handiko erreakzio egitura bat planteatu behar dugu, edukiak izango dituena"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-15 : 11:14

Mende laurdeneko prospektibarekin euskararen biziberritze prozesuari bisioa argitzea hartu du helburutzat Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneak. Txostenak egiten hasi dira. Arloz arlo aktibatu dituzte txosten partzialak, eta, bestalde, euskararen biziberritze prozesuaren diagnostikoaren sintesia eta etorkizuneko ikuspegia jasotzen dituena ondu dute. Orain arteko lana partekatzen hasita daude, Jon Sarasua koordinatzaileak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966) azaldu duenez, eta haizea alde sumatu dute.

1

Euskal Herriko hiru hormairudi munduko lehiaketa bateko onenen artean

Sustatu
2023-01-14 : 17:11

Street Art Ciries webgune eta aplikazioak (streetartcities.com, kaleko artea dokumentatzeko gunea) urteko munduko mural edo hormairudi onenak aukeratzeko lehiaketa antolatzen du, eta 2022ko 100 onenen zerrenda argitaratu du. Bozketa bidez urtarrilaren 20a arte aukeratu daiteke, eta ondoren hamar onenen arteko beste selekzio fase bat egongo da. Ehun aukeratuetan, Euskal Herriko hormetan ikus daitezkeen hiru lan daude.

45

Itziar Moreno aske da, ia hamabi urtetako espetxealdia gaindituta

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-13 : 22:33

Itziar Moreno Martinez euskal presoa aske atera da ostiral honetan Zaballako espetxetik, hamaika urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra beteta, gehiena Estatu frantsesean. Senide eta lagunak izan ditu zain; presoak etxeratzearen aldeko ikur berria erakutsi dute, bai eta ikurriƱa eta Nafarroako ikurra ere. Croze herrian atxilotu zuten 2011.

Jeanne Dielman, inoizko film onena

2023-01-14 : 08:46

Sight & Sound” zine-aldizkariak izendatu du “Jeanne Dielman”, inoizko filmik onena. Atzerago geratu dira “Vertigo” eta “Citizen Kane” bezalako ikonoak. Ba onen onena den hori Azpitituluak Euskaraz webguneko gure katalogoan dago, bere izenburu osoarekin: Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975). (eta beste biak ere bai, egin klik esteketan). Duela egun batzuk Joxe Aranzabal azpidazle eta zinefiloak idatzitako hari batetik ekarri dugu albistea hona.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››