Zein abiapuntutatik, mundu ikuskeratatik, heltzen zaion EAEko Hezkuntza Legeari, norabide bat edo bestea hartuko du hezkuntza sistemak; erreproduzituko eta elikatuko du errealitate bat edo beste bat. Erro-errokoa den auzia da hori Arantxa Urbe eta Iratxe Retolazarentzat, baita Eusko Jaurlaritzak irailean ezagutarazi zuen lege aurreproiektua kritikoki aztertzeko iragazkia ere.
EAEko Hezkuntza Legeari buruz eztabaidatzeko elkartu ditu BERRIAk Iratxe Retolaza eta Arantxa Urbe; zehaztasuna falta dela deritze. Biak ala biak dira hizkuntza eta kultura elkarren osagarri diren adierazle. @julenaperribai berria.eus/paperekoa/1876…
Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko oinarriak, «euskal dimentsioa» kontuan hartuko duen mundu ikuskeraren falta sumatzen dute EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuan @berria berria.eus/paperekoa/1876…
Iratxe Retolaza eta Arantza Urberen hausnarketak Hezkuntza Legearen aurrean. Euskal dimentsioa bermatzeko beharra azpimarratu dute biek. berria.eus/paperekoa/1876…
Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren euskal dimentsioaren garapena oso urria dela salatzen dute Retolazak eta Urbek ere. Akordio "historikoa" gertatuko da azkenean, bai, baina euskal hezkuntzaren kalterako. berria.eus/paperekoa/1876…
Hasierako galdera gaur Berriak dakarren erreportaje jakingarri honetatik hartu dut: berria.eus/paperekoa/1876…
Iratxe Rezolazarekin hitz egiten, gogoetan, hazten, BERRIAren eskutik. Eskerrik asko, Iratxe eta Julen, plazera! berria.eus/paperekoa/1876…
Artikulu mamitsua atzoko BERRIAn. Txio batzuk merezi dituena. Eta bikaina I. Retolazak eta A. Urbek egiten duten planteamendua, hezkuntza arloan ardaztuta eta euskarazko ereduari eta euskal kulturaren transmisioari garrantzia emanez. berria.eus/paperekoa/1876…
1.- Arantxa Urbek: Nola ulertzen da hizkuntzen arteko harremana: “Hiru hizkuntzez hitz egiten da denak egoera berean baleude bezala, eta lehenengo premisa izan beharko luke hizkuntza gutxitu bat daukagula”. Eta hemengoa dena, gehitzen dugu guk.
2. Retolazak: “Aipatzen da egoera ziurgabean gaudela: klima aldaketa, digitalizazioa, demografia… eta hara, mundu ziurgabe horretan ez da ez hizkuntza, ez kultura aipatzen. Edozein agenda europarretan aipatzen dira eta hizkuntza gutxitua dugun Euskal Her
3.- Retolazak: “Lege akordioan, lehen ‘Euskararen Ikaskuntzarako Institutua’ zena ‘Euskararen eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutua’ da orain. Horrek dakar lehen euskararena zen institutua eleaniztasunaren institutua bihurtzea”.
5.- I. Retolazak: “Transmisioa baztertuta, ‘Hezkuntzatik sortuko ditugu euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duen pertsonak, baina euskarazko literatura irakurriko ez dutenak, musika entzungo ez dutenak, edo euskarazko zinema ikusiko ez dutenak."
@naziogintza Ohitura kontua da.Horretan gurasoen lana hagitz garrantzitsua da,haiek baitira txiki-txikitatik umeen kontsumoa bideratzen dutenak. Udalek eta euskararen aldeko elkarteek badute zentzu horretan modu orokorragoan eragiteko zeregina (kontzertua
Hezkuntza sistemaz ari garela... oso nekez aurki daiteke Hezkuntza Lege berriari buruz iritzi objektiborik. Urbe eta Retolazari irakurri dizkiet orain arteko baloraziorik aratzenak, egia gordinak, alderdi sinatzaileen saltsa koipetsutan sukaldatu gabeak: berria.eus/paperekoa/1876…
Erantzun
Sartu