Herriko etxearen jarrera salatu dute, beste behin, Beskoitzeko (Lapurdi) ikastolako gurasoek. Jantegiarekin sortu dira arazoak oraingoan, herriko etxeari eman zioten ikasle kopurua gainditu dutelakoan. Herriko etxeko jantegian bere ikaskideekin batera jatea ukatu diote ikastolako haur bati. Erabaki "politikoa" da, gurasoen ustez, eta ikastola "diskriminatzea" leporatu diote Fabienne Aiensa auzapezari.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du etxegabetzea. Sareko kidea da etxetik bota duten pertsona. Orain aste bete ura eta argia moztu zioten Rabiari eta dirua eskaini etxea uztearen truke. Gaur, kanpoan zela, etxeko atea tapiatu diote. Barruan ditu bere gauza guztiak. Alde Zaharreko bizilaguna eta Auzoan Biziko kidea da Rabia.
Badira zazpi hilabete azkenekoz Hezkuntza Sailarekin bildu ginela, Arartekoaren bitartekaritzari esker. Ordiziako eskolen artean eta herrian, jatorriaren eta egoera sozioekonomikoa baitan, dagoen desoreka larria bideratzeko Hezkuntza Sailaren neurriak ezagutu eta iritziak trukatzea izan genuen helburu. Bost urte dira, jada, Eusko Jaurlaritzak aurrez Ordizian larria zen desoreka nabarmen areagotu zuen matrikulazio irregulartasunak onartu zituela.
Piqué eta Shakira. Sareetan kontu honek makina bat komentagai eragin ditu, baita euskaraz ere (Onintza Enbeitaren eta Ane Fernandezen artikuluak kasu, egin klik). Baina guk arreta jarri dugu Kai Nakai euskal sarelari eta kantariak egindako euskarazko bertsioarekin. Play eman diogu eta komentatu Segura Irratiko eta Twitcheko gure zuzenekoan.
Estatu frantseseko hizkuntza gutxituen kontrako beste eraso bat izan da Okzitanian. Artús txikiaren izen okzitaniarra erregistro zibilean jasotzea debekatu dute, eta oraingoz Artus du izen ofiziala, "u" hizkiaren gaineko azentu oxitonoa ez delako frantses ortografian sartzen. Haurraren gurasoak eskubide hori lortzeko lehian ari dira. Arazo bera gertatu izan da Ipar Euskal Herrian eta Bretainian 'ñ' hizkiarekin.
Kulturklik Eusko Jaurlaritzak mantentzen duen webgune bat da, EAEko kultura ekimenez informatzen duena. Bere atal bat da Kulturklik Pro delakoa, alorreko profesionalei zuzendua, eta hor aplikazio praktiko bat sartu berri dute: laguntza eta dirulaguntzen bilatzaile bat.
Gauza bitxia: irlanderaren aldeko lege berria Londreseko parlamentuak onartu du, ez Ipar Irlandakoak. Izan ere, Londresek Ipar Irlandako gobernantza bereganatu baitzuen 2021ean, sei konderrietako egoera gobernagaitz bihurtu zenean, bertako alderdi unionista nagusiak (DUPek), behin eta berriz, Sinn Féinekin partekatu behar zuen gobernu berriaren osaketa blokeatu ostean.
Ciudadanos alderdi espainiarrak, gainbehera politikoan inkestetan egon arren, irudia berritu du, bere izarera "liberal eta progresista" (sic) berrestearekin batera. Irudi berriak iruzkinak sortu ditu sarean. Pare bat ikuspegitatik aztertuko dugu artikulu honetan.