Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du etxegabetzea. Sareko kidea da etxetik bota duten pertsona. Orain aste bete ura eta argia moztu zioten Rabiari eta dirua eskaini etxea uztearen truke. Gaur, kanpoan zela, etxeko atea tapiatu diote. Barruan ditu bere gauza guztiak. Alde Zaharreko bizilaguna eta Auzoan Biziko kidea da Rabia.
Pertsona bat etxegabetu dute legez kanpo Gasteizko Alde Zaharrean, @AuzoanBizi|k salatu duenez halabedi.eus/en/pertsona-ba…
⚠️ADI!⚠️ @halabedi|k jakinarazi berri duen moduan, @AuzoanBizi asanbladako kide bat desalojatu dute eta ilegalean. labur.eus/dJSt4
Kidea etxetik atera zela aprobetxatuz, ustezko jabeak etxea tapiatu zion, kalean elurra eta zero azpiko tenperatura egonda, bere gauza guztiak barruan zirelarik.⬇️ halabedi.eus/en/pertsona-ba…
Aurreko asteetan, ura eta argia ere moztu zizkion, mehatxatu eta etxetik joan zedin dirua eskaini. ABko kideak bertan geratzeko hautua egin zuen tinko, mehatxu eta presioen gainetik. Kontzentrazio bat burutu genuen guzti hori salatuz.⬇️ twitter.com/AuzoanBizi/sta…
Otsailaren 3an, gure kidea berriz etxera sartzeko saiakera egin genuen, baina indar polizialak agertu eta 6 kide identifikatu zituzten. Honen aurrean honakoa salatzen dugu:⬇️ twitter.com/AuzoanBizi/sta…
➕Etxejabe eta espekulatzaileek instituzio, lege eta poliziaren babes guztia izanda ere, legez kanpoko edozein trikimailu eta praktika mafioso inpunitate osoz erabiltzen dituztela.⬇️
➕Auzokide batzuk espekulatzaileekin lerratu eta indar polizialen errepresioaren konplize izatera iristen direla. Etxe huts tapiatuak nahiago dituzte, bizitzaz beteriko etxeak baino. Horrela, pobreen aurkako gerra pobreen arteko gerrarekin elikatzen da.⬇
Haien desalojo eta errepresioaren aurrean, ordea, gure auzodefentsa eta elkartasuna topatuko dituzte. AUZOAN BIZI ETA ANTOLATU twitter.com/AuzoanBizi/sta…
Erantzun
Sartu