Eibar-Elgoibar bidegorriko argiztapen-sarea hobetzeko asmoz 600.000 euro inbertituko ditu Foru Aldundiak
2023-01-25 08:32
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak berretsi du Eibar-Elgoibar bizikleta eta oinezkoentzako bidea argiztatzeko eta pizteko instalazioen sarea hobetzeko obrak apirilean hasiko direla. "Obra honen helburua segurtasuna bermatzea da - batez ere bidegorria erabiltzen duten emakumeena -, linea elektrikoa instalatuz eta sendotuz, bereziki Elgoibar udalerritik hurbil dagoen tartean", esan dute.
Txioak (6)
-
Mikel Larreategi @erralinÑo, bonbila garestiak jarri behar dituzte bidegorrian. Baina hala ere, ordua zan! etakitto.eus/berriak/inguru…
Erantzunak kargatzen...