Emakume gehienak Bartzelonako Sant Andreu de Palomar auzoko proiektuetan ezagutu zituen, eta beste batzuk OkCupid aplikazioaren bitartez, euren joera politikoa erakusten zutenei match emanda. Agerkari katalanak zortzi emakumeren testigantzak jaso ditu.
Adimen artifizialari hainbesteko beldurrik ez edukitzea aldarrikatzen duen iritzi pertsonal bat da, wikipedista euskaldun baten ikuspegitik idatzia. Adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, itzulpen automatikoak Wikipediari ekarri dion ekarpenaren haritik, esperantza izateko lagungarri izango, zaigula.
Roberto Lebrero Judimendiko bizilaguna preso egon da 2002tik Espainiar estatuko kartzela ezberdinetan. Kondenaren hiru laurden bete ditu isolamenduan. 2022ko uztailean hirugarren gradua lortu zuen. Horrela, astelehenetik ostegunera bitarte espetxera gauak pasatzera joaten zen, eta egunean zehar zein asteburuetan kalean zen. Orain, Auzitegi Nazionaleko fiskalak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri du.
Miguel García Milhaud blogari espainiar bat da, telekomunikazioetako ingeniaria, Interneten mapa bitxi eta interesgarriak bilatzeko eta komentatzeko ohitura duena. Mapa horien aipuak sare sozialetan egiten zituen, baina orain webgune bat egin du, mapen biltegia eta bloga aldi berean, eta benetan interesgarria delako ekarri dugu hona.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak legea erreformatzeko egindako proposamena ez da aurrera aterako, Navarra Sumak eta PSNk itxi egingo baitiote atea, aurka bozkatuta, eta, hortaz, Mañeru ez dute sartuko eremu mistoan. Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzea onartu duen arren, Nafarroako udalerri horretan euskarak ez du izango eremu mistoak ematen duen babesa.
Noiz hasi ziren kontzertuetako prezioen igoera eskandalagarriak? Noiztik da diruduna, eta ez beste inor, Iggy Pop, Patti Smith edota Norah Jonesen publiko objetiboa? Noiz bihurtu da musika popularra Louis Vuittonen poltsa esklusibo bat? Etxea hipotekatu behar da Primavera Soundeko sarrerak erosteko edo nahikoa da etxebizitzaren abalarekin?
ASHG AEBko giza genetikaren elkarteak adierazpen bat kaleratu du, barkamena eskatuz historian izandako jokabide diskriminatzaile eta eugenesikoengatik, eta etorkizunean modu bidezkoan eta ekitatatiboan aritzeko printzipioak azalduz. ASHGk onartu du, iraganean, ikerketa genetiko batzuk AEBko mugimendu eugenesikoaren parte izan direla, eta balio i
Ados zaude Kiriakos Mitsotakis Greziako lehen ministroaren mugako politika "gogor baina zuzenarekin"? Badakizu astero pushback- ak egiten direla gure uhartetik? Badakizu jendea basoan harrapatuta geratzen dela urik eta janaririk gabe egunetan? Ba al dakizu normalean ezin diotela anbulantziari deitu, eta lortzen dutenean, anbulantziak uko egiten diola Poliziaren agindurik gabe joateari, baita egoera larrietan eta bizia mehatxatzen dutenean ere?
Ez du diskorik egin plazan egoteko; plazan dago jada. Baina '#itsasoadabidebakarra' bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, pertsonala bezain kolektiboa den lana. Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu du, eremu abisaletik ur azalera ateratzeko bidea oinarri hartuta, eta Kubatik joan-etorria egin duten kantuekin.
Irati Santiago (Amasa-Villabona, 1991) da gipuzkoar profesional gazte bat, Kaliforniako Los Angelesen kokatua, bideoak ekoizten lan egiten duena. Wikipediako ohartxo batetik fijatu gara berarengan, eta egin dituen lanetako batzuk ekarri ditugu artikuklu honetara. Argazkian (Ataria webgunekoa) ezkerrean ageri da Santiago.
Emazteak pilotari batekin ihes egin duela kontatu dio Bartzelonako enpresari batek Carvalho detektibeari, Hegoaldeko itsasoak nobelan. Manuel Vazquez Montalban-en laneko kirolariak Iparragirre abizena du. Ahohandia da, senar engainatuaren arabera: ETAko kidea dela esaten du. Hori da amua, haren iritziz: "Gaurko emakumeak oso exijenteak dira. Emozio biziak nahi dituzte". Gure heroia euskalduna da.