Teknologia albisteak

Folkloremix jardunaldia: euskal musika tresna tradizionak eta elektronika uztartzen

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-06 : 13:15

Doako jardunaldia Donostian, martxoaren 15ean, euskal musika instrumentu tradizionalak eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz: Folkloremix jardunaldia, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatua, Donostia Hezkuntzaren laguntzarekin. Jardunaldi honetan, Euskal Herriko musika instrumentu tradizionalak ezagutuko ditugu, eta instrumentu horietatik ateratako soinuak edo "sampleak" musika elektronikoarekin nahasteko gakoak jasoko ditugu.

Jardunaldi hau guztiz irekia eta doakoa da eta Donostiako Aiete Kultur Etxean izango da 16:30etatik 20:30etara. 

Folkloremixek bi atal izango ditu. Lehen atalean, Andoni Ezeiza musikariak zenbait musika-instrumentu tradizional ekarri, erakutsi eta joko ditu, hala nola, ttun-ttuna, alboka, zarrabetea eta txirula. Behin instrumentu hauek ezagutu ditugula, DANTZ Academy-ko irakasle eta DJ-ek euskal musika instrumentu horien soinu edo sampleak musika elektronikoarekin nahasteko gakoak erakutsiko dizkigu, musika elektronikoaren sorkuntza digitala desmitifikatuz. 

Jardunaldia martxoaren 15ean izango da, Aiete Kultur Etxeko areto nagusian, 16:30etatik 20:30era. Jardunaldia guztiz doakoa eta irekia izango da. Beraz, musikarekin lotutako ikaslea edo artista bazara, musikaren ekoizpenean interesa baduzu edota gai honek jakinmina pizten badizu, jardunaldi hau zure interesekoa da. 

Jardunaldian parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik online bidez izena ematea. Izena emateko, nahikoa da esteka honetan aurkituko duzun izen-emate orria betetzea: https://labur.eus/AkEmg 

 

 

 

 

 

Erantzun

Sartu