20 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutenetik. Eta efemeride hura gogora ekartzeko, egunotan hainbat lan argitaratuko ditugu Literatur Emailuetan. 2003ko otsailaren 20a, betirako memorian iltzatuta geratuko den eguna delako euskal prentsa bultzatu, irakurri eta idazten aritutako guztientzat. GaurkoanItxaro Borda ren 20 urte eta gero hau koplak, Juan Luis Zabala ren Erresistentzia baten gazi-gozoak gogoeta eta Amagoia Gurrutxaga ren 14.
Berria egunkariak zabaldu du oharra, gaurko Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurren honetan, "oroitzeko eta salatzeko eguna" dela gaurkoa. Baina haria ez dela eten, eta horrela izaten jarraitzeko, funtsezkoa dela komunitatearen sostengua Berriarentzat, konpromisoa ekarpen ekonomiko bilakatu, eta Berria diruz sostengatu. Eta alde horretatik, aste honetan, kanpaina berezia: otsailaren 26a bitartean gehitzen direnek Berrialaguna ekimenera, jasoko dute ipari Imanol Murua Uriaren liburu berria, 'Egunero behar genuen'.
Hogei urte bete dira, eta zuloak hor jarraitzen du oraindik. Itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, eta zauriak irekita jarraitzen du egun horietako memorian. Gaur duela hogei urte, amesgaizto batek esnatu zuen Euskal Herria: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak gaurko egunez itxi zuten Euskaldunon Egunkaria , 2003an, euskarak eta euskaldunek zuten egunkari bakarra.
Akelarre izeneko programa polemiko horri buruz ezin dut gauza handirik esan. Eta ez da medikuak iritzia ematea debekatu didalako -egingo du noizbait, baina Osakidetzan zita 2029ko urrirako eman didatenez, nik hemen segituko dut matraka ematen-; ez dut programa ikusi, hori [...]
Barkatuko didazu apur bat konfesionala jartzen banaiz baina ez nuen halako urte amaierarik espero. Abenduaren 20an edo, nire etxea zenaren jabeak pisua saltzeko asmoa zuela esan zidan. Ekainera arte nuela handik alde egiteko. Eguberrietako oporrak deskantsatzeko baliatu nahi nituen (mentalki eta fisikoki porru eginda nengoen) eta horren ordez, antsietatea eta deprearekin elkarlanean kaxak egiten eta gauzak botatzen igaro nituen egun horiek.
Guardia Zibila, epaile arrotzen aginduak, prezintoa gurutzean jarrita, ate itxiak, elkarretaratzeak, manifestazioa, epaileen aurreko agerraldiak, torturaren beldurra, tortura salaketak, berriro hasi beharra, Euskaldunon Egunkaria gabeko lehen goizak, Egunero-ren irteera, ezin sinetsia, zentzurik gabeko akusazioak, lan egin nahi eta ezina, frustrazioa, inpotentzia, gureak ez ziren lokal eta geletan hartutako erabakiak, goizero
Gaur hogei urte. 2003ko otsailaren 19a. "Ez dut gogoratzen bezperako eguna; espero ere ez, inolaz ere ez". " Egin itxi zuten, Ardi Beltza itxi zuten... Gertatu arte inork ez zuen buruan gertatuko zenik, baina aukera hipotetikoa bazegoen egoera politiko hartan. Baina pentsatu Egunkaria itxiko zutenik? Nik ez, behintzat".
“Justizia” euskarafobikoari planto egiteko, eta kaleak euskaraz nahi dituztelako, elkarretaratzea antolatu du Euskararen Defentsarako Sarea izeneko taldeak otsailaren 23an (osteguna), 18:00etan, Iruñeko Konstituzioaren plazan: "Nahikoa da! Euskaldunon aurkako erabakiez nazkatuta gaude! Kaleak Euskaraz!" leloekin egiten zaio dei euskalgintzari, bereziki Nafarrokoari.