Barkatuko didazu apur bat konfesionala jartzen banaiz baina ez nuen halako urte amaierarik espero. Abenduaren 20an edo, nire etxea zenaren jabeak pisua saltzeko asmoa zuela esan zidan. Ekainera arte nuela handik alde egiteko. Eguberrietako oporrak deskantsatzeko baliatu nahi nituen (mentalki eta fisikoki porru eginda nengoen) eta horren ordez, antsietatea eta deprearekin elkarlanean kaxak egiten eta gauzak botatzen igaro nituen egun horiek.
Maizterraren kriminalizazioa samuraitasuna.org/maizterraren-k…
@samuraitasuna Aldaketa onerako izan dadila.
@samuraitasuna Esan zigun ba kalate jaunak donostiarrak eskisitoak garela oso, eta merezi dugun bezala, kaka bezala, tratatzen gaituzte etxebizitzen merkatuan. Gu, eta are gehiago pobreago direnak. Alde zaharrean baino hobe egongo zara!
@aintzanemugu Molestatu egiten dugu eta azken finean, hau guztia ordaintzen dugunak gara. Gu eta gu baino pobreagoak direnak. Dementziala da.
@samuraitasuna Baina ez gara ile hori, begi urdin eta altuak. Postalean itsusi geratzen da. Sistema guztia da dementziala. Prezioak ikusi besterik ez dago.
Erantzun
Sartu