Berria egunkariak zabaldu du oharra, gaurko Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurren honetan, "oroitzeko eta salatzeko eguna" dela gaurkoa. Baina haria ez dela eten, eta horrela izaten jarraitzeko, funtsezkoa dela komunitatearen sostengua Berriarentzat, konpromisoa ekarpen ekonomiko bilakatu, eta Berria diruz sostengatu. Eta alde horretatik, aste honetan, kanpaina berezia: otsailaren 26a bitartean gehitzen direnek Berrialaguna ekimenera, jasoko dute ipari Imanol Murua Uriaren liburu berria, 'Egunero behar genuen'.
Hona Berriak zabaldutako oharra:
Oroitzeko eta salatzeko eguna dugu gaurkoa. Isilarazi nahi izan gintuztela oroitu eta salatzeko eguna; eta, beste behin ere, herri ekimenaren bidez euskarazko prentsa nahi eta behar genuela ozen aldarrikatu genuen eguna. Aldarrikatu eta egin. Egin eta iraun. Itxia izan baitzen, baina ez isildua.
Haria ez da eten. 20 urte beranduago, egunero informatzeko BERRIA hautatzen duzuen irakurle guztiei esker ekarri dugu euskarazko egunkari nazionala gaurdaino. Eta, etorkizunean eutsiko badio, ezinbestean beharko du komunitatearen sostengua, irakurle zahar eta berriena, BERRIA funtsezkoa dela sinesten duten eta babesten duten horiena. Irakurleek bermatuko baituzue BERRIAren independentzia ekonomiko eta editoriala.
Horregatik guztiagatik, irakurle, eskakizun bat egin nahi dizugu: zure konpromisoa, ahal eta nahi duzun eran, ekarpen ekonomiko bilakatzea; BERRIA diruz sostengatuz aurrera egiten laguntzea. Otsailaren 26a bitarte egiten baduzu hori, opari gisa, Imanol Muruaren liburua eskuratuko duzu, ‘Egunero’ kazetaren ibilbidea biltzen duena; hain zuzen, ‘Egunkaria’ itxi eta BERRIA sortu artean, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egoteko modua eman zuen kazeta horrek.
Itxia izan baitzen, baina ez isildua.
Bide luzea baitugu oraindik egiteko, amets asko betetzeko. Atzo eta gaur bezala bihar ere euskarazko informazioa jaso dezagun egunero, babestu BERRIA.
Egin Berrialaguna
Bestalde:
Erantzun
Sartu