Agirre Lehendakaria Centerren (ALC) hamargarren urteurrena ospatzeko, datorren martxoaren 29an sinposio orokorra eta ekitaldi publikoa antolatu dute. Bereziki gizarte berrikuntza lantzen duen erakunde hone hamarkada honetan eraikitako nazioarteko zein bertoko kolaboratzaileen sarea gonbidatuko dute bertara, euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko. Sinposioa jendearentzat zabalik (beharrezko baieztapena) izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan, martxoaren 29an, asteazkenarekin.
Goizeko sinposioan mahai-inguru teknikoak izango ditu. Arratsaldekoak, berriz, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren erronkei eta aukerei buruzko eztabaida irekia izango du, euskal akademia, politika, gizartea eta instituzioen ordezkarien eskutik. Ekitaldi publiko irekian, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak parte hartuko dute, besteak beste.
Ekitaldian zehar lau aldeko elkarrizketa izango dugu euskal gastronomiaren, kirolaren, enpresaren eta kulturaren ordezkarien artean.
Sinposioaren egitaraua
- 09:00 - 09:15 Sarrera. Gorka Espiau, Itziar Moreno, (ALC).
- 09:15 - 10:30 Euskal identitatearen etorkizuna. Peter Loge (George Washington University), Ander Caballero, Naroa Jauregizuria (Basque Country markan aditua).
Moderatzaileak: Itziar Moreno, Julia Martínez (ALC).
- 10:30 - 12:00 Euskal eredua munduan: atzerriko ikuspegia. Milica Begovic (UNDP), Roger Warnock (Young Social Innovators), Filippo Addarii (PlusValue Advisory), Joshua Fisher (AC4, Columbia Unibertsitatea). Moderatzailea: Usoa Agirre, ALF-ren Patronatuko kidea.
- 12:00 - 13:30 Eskala handiko adimen kolektiboko prozesuak. Naiara Goia (Arantzazu Lab), Marcos García (Medialab Prado), Igor Ahedo (UPV/EHU), Carlos Mataix (itdUPM), Alex Rayón (Deustuko Unibertsitatea), Berta González (Gizarte Gaietarako eta Agenda 2030rako Estatu Ministeritza). Moderatzailea: Paul Ríos, ALF-ren Patronatuko kidea.
- 14:00 - 16:00 Bazkaria.
- 16:00 - 17:45 Egungo euskal eredua, aztergai: elementu positiboak eta hausturak. elementu positiboak eta hausturak. Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia (ALF), Xabier Barandiaran (Deustuko Unibertsitatea), Aritz Otxandiano (FAGOR), Jule Goikoetxea (UPV/EHU). Moderatzaileak: Lierni Ezenarro, Gorka Espiau (ALC).
Ekitaldi publikoa
18:00etatik aurrera.
- Sarrera. Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia, Joshua D. Fisher (AC4 - Columbia Unibertsitatea).
- ALC. Hausnarketa eta etorkizunerako proposamenak. Gorka Espiau, Itziar Moreno, (ALC).
- Mahai-ingurua: Euskal gizartearen etorkizuna.
- Dani Lasa (Imago).
- Andoni Zubizarreta (futbolari ohia eta kirol zuzendaria).
- Mónica Oviedo (Garapen Iraunkorra eta 2030 Agenda, Iberdrolan).
- Moderatzailea: Amaia Agirre, ALF-ren Patronatuko kidea.
- Itxiera: Eva Ferreira (Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea), Iñigo Urkullu Lehendakaria.
- 20:00 – 21:00 Euskal Zaporeen Narratiba, Dani Lasaren eskutik.
Erantzun
Sartu