Teknologia albisteak
45

"Greba feminista orokorra" jarri du hurrengo mugarritzat Euskal Herriko Mugimenduak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-08 : 12:52

Martxoaren 8ko arratsaldeko manifestazioen atarian, Euskal Herriko Mugimendu Feministak prentsaurrekoa eman du goizean Bilboko Arriaga Plazan gaurtik aurrerako planteamendua aurkezteko. Herriz herri eta auzoz auzo antolatutako 'Denon Bizitzak Erdigunean' izeneko prozesu partekatu bati ekin nahi diote eta "greba feminista orokorra" jarri du mugarritzat.

Publizitatea

28

Zientzia genero-ikuspegitik komunikatzeko dekalogoa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-08 : 10:46

Martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna. 2023ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren leloak " Mundu digital inklusiboa: Berrikuntza eta genero-berdintasunerako teknologia " aldarrikatzen du. Inguratzen gaituen munduak Informazio eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) garapenean eragina du eta, horrez gain, erabilera molda dezake jokabide diskriminatzaileak areagotu edo iraunarazteko. Beraz, mundu digital inklusiboa lortzeko, beharrezkoa da hainbat esparrutatik jardutea.

Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Sustatu
2023-03-08 : 10:43

Euskarazko Wikipediak gaur jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik %26ra igo baita biografietan emakumezkoen portzentia (duela 6 urte, gaurkoaren erdia zen).

44

Genealogia

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-08 : 09:50

Bigarren abizenean daukat munduan gehien maite dudan emakumea, nahiz eta ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik gerra eternoan bizi garen: Rosa Mari Maguregi. Hirugarrenean, bizitza zailari aurre egiteko armak erakutsi zizkiguna bizi dut: Klara Ealo. Laugarrenean, goxo daramat munduko altzorik infinituena zuen emakumea: Irene Izagirre.

18

Pantailan kabitzen ez den memoria

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-08 : 09:16

Azkeneko bi urteetan entzundako esaldia, hauxe: "Gaur egun, ikus-entzunezko produkziorik ez duen herri batek ez dauka errelatorik". Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak errepikatua, baita Unai Iparragirre ETBko zuzendariak esana ere. Foro dezentetan. Errelatoa modu desberdinean uler dezake herritar bakoitzak, argi denez. Baina hedabide publikoek herritar guztien errelatoari tartea egin behar ote dioten jarri behar al da zalantzan?

Bistan da! Komunikazio parekidearen miopiak

2023-03-08 : 09:37

Bistan da! lelopean, komunikazio parekidearen miopiak landu nahi du TaPuntu Kooperatibak aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldian (Donostian, martxoaren 22an). Zein da generoaren eragina proiektuen komunikazioan? Zer egin dezakegu dauden miopiak zuzendu eta komunikazio parekideago bat lortzeko? Gai gara bistan dauden miopiak detektatzeko? Zein miopia existitzen dira jendarteko alor ezberdinetan?

Bideojokoen kazetaritzaren gakoak ezagutu nahi? Abian da "Gamer Kazetari" proiektua

2023-03-09 : 09:55

Bideojokoen kazetaritzak zure jakinmina pizten al du? Ba al dakizu bideojokoen arloko analisi, albiste edo erreportajea sortzen? Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Gamer Kazetari" proiektua sortu du Ikasplay-rekin batera, 14-26 urte bitarteko gazteei bideojokoei buruzko kazetaritza multimedia euskaraz egiten erakusteko bideo eta gidalerroekin. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. 

42

Errelatoa, Gogora-k gerritik lotuta

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-07 : 11:28

Ikus-entzunezko lan ugari egin dira azkeneko hamarkadan memoria historikoarekin eta euskal gatazka politikoarekin lotuta, baina ekoizle guztiek ez dute izan bide bera finantzaketa lortzeko. Zabalpena ere ez da beti iguala. Duela gutxi arte, euskal ekoizleek zuzenean ETBra jotzen zuten halako gaiei lotutako proiektuak aurrera ateratzeko.

7

"Ez dago Euskal Herri osoa eta euskara ardatz dituen unibertsitaterik"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-07 : 10:30

Irakaskuntza, ikerketa eta zabalkundea. Hiru hari mutur horiek josi asmo ditu UEU Udako Euskal Unibertsitatean Aitor Bengoetxeak (Donostia, 1967). Zuzenbide doktoretza egina du EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta UEUko zuzendari kargua hartu berri du. Oraingo bideari jarraitzeko asmoa dauka; besteak beste, GOI Goi Mailako Online Institutua indartzen.

Tokikom jardunaldia eta "Tokiko komunikabideen elkarteen manifestua"

Sustatu
2023-03-07 : 08:56

Euskarazko tokiko hedabideen Tokikom elkarteak 10 urte dituela eta, eta hori aspatzeko, jardunaldi berezia ospatuko dute datorren martxoaren 24an, Getxoko Olatua Gurutzontzien Terminalean. "Komunikabideak etorkizuna ehuntzen" izango da topaketaren leloa. Era berean, Tokikom eta Herrialde Katalanetako toki komunikabideen elkarteen artean "Tokiko komunikabideen elkarteen manifestua" aurkeztuko da bertan.

13

Itun sozial bat proposatu dute eskola segregazioa amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-05 : 21:08

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txosten bat egin dute, eta azken hilabeteetan bildutako ideia eta ekarpenak jaso dituzte, eskola segregazioari aurre egiteko. Segregazioaren ezaugarritze eta ulermen partekatua: erronkak kudeatzeko proposamenak da txostenaren izenburua, eta, hartan, gainditu beharreko "erronkak" identifikatzeaz gain, "itun sozial bat" proposatzen dute xede horiek erdiesteko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››